Negozio-alorra edo negozio-arloa enpresaren adar operatibo bereizia da, merkatu propio bati zuzendua, gutxi gorabehera modu independentean diru-sarrerak sortzen dituena eta printzipioz bere antolakuntza funtzional propioa (zuzendaritza, operazio-arloa, marketina, ...) biltzen dituena. Negozio-alorrak produktu eta zerbitzuen (edo horien lerroen) araberakoak izan daitezke, edo enpresaren banaketa geografikoak sorrarazitakoak. Zuzendaritza estrategikoari begira, negozio-alor bakoitza espezifikoki hartu behar da kontuan, bere helburu, ingurune, estrategia eta programa bereziki, negozio-unitate estrategiko delakoa osatuz.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, área de negocio.
Loturiko artikuluak
Bideragarritasun-azterketaBideragarritasun-txostena, bideragarritasun-azterketa edo bideragarritasun-plana enpresa-proiektu berri bat abiarazteko, negozio berriari buruz egin beharreko azterketen multzoa da, bereziki negozioak lantzen duen produktuak edo zerbitzuak merkatuan izan dezakeen lekuari buruz,…
Negozio-ereduaNegozio-eredua enpresa baten errepresentazio edo irudikapen laburra da, eskaintzen diren produktuak eta zerbitzuak definitu, bezeroekiko harremanak zehaztu eta balio erantsia nola sortu eta mozkinak nola lortzen diren azaltzen…
Negozio-planaNegozio-plana enpresa edo proiketu berri bat abiarazi eta garatze aldera osatzen den agiria da, helburuak, ingurunearen azterketa, baliabideak eta ekintzak garatzen dituena. Oinarriko tresna da ekintzailetzan, ekintzaileak, proiektuaren…