Ez nahastu negozio-bolumenarekin.
Burtsan, negoziazio-bolumena edo negoziatutako (negoziaturiko) bolumena epe batean, normalean egun batean, saldu eta erositako akzioen kopurua da. Oinarrian, akzioa zenbateraino den likidoa adierazten du: negoziazio-bolumena handia bada, iraganarekin edo beste akzioekin alderaturik, akzioa asko saltzen eta erosten ari dela esan nahi du, eta beraz, akzioa erlatiboki likidoa dela; txikia bada berriz, inbertitzaileek akzio horretan interesaturik ez daudela adierazten du printzipioz, eta akzioaren kotizazioak euskarri bat aurkitu duela; kasu horretan, negoziazio-bolumena igotzen hasiko balitz, inbertitzaileak akzio horretan interesatzen hasi eta prezioak igoko direlako seinale litzateke.
Hala ere, negoziazio-bolumenaren bilakaera buruzko ondorioak tentu handiz atera behar dira, eta beti beste adierazle batzuekin eta merkatuaren egoera orokorrarekin batera. Adibidez, negoziazio-bolumen txikia merkatu gorakor batean, prezioak jaisten hasiko direlako seinalea izaten da; bolumen handiak merkatu beherakor batean, beherako joera sendoa adierazten du hurrengo sesioetarako.
Loturiko artikuluak
AkzioakAkzioak sozietate anonimoen kapitalaren zati alikuotak dira. Akzioen jabeak sozietatearen bazkide bilakatzen dira, horrekin batera eskubide ekonomiko eta politikoak eskuratuz sozietatean, hala nola mozkinak eskuratzeko eskubidea dibidenduen bitartez,…
Akzio baten balio intrintsekoaAkzio baten balio intrintsekoa akzio baten balio objektiboa, enpresak une jakin balio duena (aktibo netoa, aktiboa ken zorrak alegia, akzio kopuruarekin zatituz) edota akzio horrek une horretatik aurrera…
Akzio baten kotizazioaAkzio baten kotizazioa burtsan trukatzen den akzio baten azken salerosketan izandako prezioa da. Akzio jakin bat burtsako merkatuan aski garrantzitsua bada, hau da, negoziazio-bolumen erlatibo handia badu, burtsako…