Negoziazio-ahalmena edo negoziazio-gaitasuna negoziatzaile batek aurrean dituen eragileen aurrean bere interesak defendatzeko dituen abantailen multzoa da (ikus, gainera,
negoziazioa). Alde batetik, negoziazio-trebetasunak, gaitasun pertsonal gisa, barnehartzen ditu, hala nola pertsuasioa, besteekiko errespetua, konfiantza, komunikazioa, pazientzia eta motibazioa, eta, bestetik, faktore kognitibo eta sozial zenbait, haien artean informazioaren ezagutza modu asimetrikoan, egoeraren azterketa zehatza, gaitasun estrategikoa eta taktikoa, botere-posizioa eta baliabideen eta denboraren kontrola daudelarik. Nolanahi ere, negoziatzeko gaitasuna ez da ulertu behar inposatzeko gaitasun gisa, baizik eta beste alderdiekin akordioak eta adostasunak lortzeko gaitasun gisa.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, capacidad de negociación.
Loturiko artikuluak
Zorpetze-ahalmenaZorpetze-ahalmena enpresa edo partikular batek bere gain har ditzakeen zorren zenbatekoa da, gehienetan aldiro eskuratzen dituen diru-sarreren portzentaje gisa, zorrak itzultzeko konpromisoa, kaudimena alegia, eta orokorrago enpresaren bideragarritasuna…
Negoziazio-bolumenaEz nahastu negozio-bolumenarekin. Burtsan, negoziazio-bolumena edo negoziatutako (negoziaturiko) bolumena epe batean, normalean egun batean, saldu eta erositako akzioen kopurua da. Oinarrian, akzioa zenbateraino den likidoa adierazten du: negoziazio-bolumena…
Ekoizpen-ahalmenaEkoizpen-ahalmena edo ekoizteko ahalmena enpresa edo lantegi batean hel daitekeen ekoizpen-bolumen maximoa da, uneko ekoizpen-faktoreak eta baliabideak kontuan harturik. Bi eratara kalkula daiteke: ahalmen maximo teorikoa, diseinuzko ahalmena…