Nazioarteko ordena


KategoriakPolitika

Nazioarteko politikan, nazioarteko ordena munduko zabaleko herrialdeen artean indarrean dagoen oreka geopolitikoa da, oreka horri heltzeko mundu zabaleko herrialden artean adostu edo gutxienez onartu egiten diren eta beraz legitimitatea duten nazioarteko harreman, hitzarmen, printzipio eta instituzio iraunkorren multzoa da, potentzia geopolitiko batzuen gidaritzapean, nazioarte mailan sor daitezkeen arazo eta gatazkak konpontzeko irtenbide eraginkorrak garatzen dituena. Nazioarteko ordena superpotentzia eta potentzien arteko indar-korrelazio jakin batetik sortzen da, adibidez, egungo nazioarteko ordena, Ameriketako Estatu Batuetako gidaritzapean,  Bigarren Mundu Gerratik sortu zen neurri handi batean.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, international order; gaztelaniaz, orden internacional.

Erreferentziak

200 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.