Nazioarteko ituna edo nazioarteko tratatua estatu edo nazio desberdinetako bestelako erakunde publiko eta administratiboen arteko ituna da, nazio horientzat loteslea dena, eta beraz derrigorrez bete beharrekoak. Hainbat fasetan…
Nazioarteko erakundeak nazioarteak, munduko herrialde eta nazioek alegia, parte hartu eta lankidetzan jarduten duten erakunde eta antokuntzak dira, haien interesekoak diren gaietan, maiz gobernuen ordezkaritzaz, hala nola bakea, osasuna, hezkuntza, kultura eta orokorrean giza garapena sustatuz. Nazioz gaindiko erakundeetan ez bezala, nazioarteko erakundeetan nazio bakoitzak bere ahotysa eta ordezkaritza atxikitzen du. Batzuetan, eskualde bateko herrialdeak baino ez ditu biltzen; esaterako, Europar Batasunaren kasuan. Gobernuek parte hartzen ez duten erakundeak ere biltzen ditu, hala nola herrialde desberdinetako profesionalak edo gai batean adituak elkartzen dituztenak.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, organismos interbacionales.
Nazioarteko erakundeen zerrenda
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.