Makroekonomian, nazio-errenta garbia herrialde edo eskualde bateko faktore produktiboek, langileek eta enpresek alegia, ondasun eta zerbitzuen ekoizpenean jarduteagatik jasotzen dituzten errenten multzoa, hots, haien ordainsari, alokairu eta mozkin guztien batura. Bat dator Nazio-Produktu Garbiarekin faktore-kostutan. Nazio-errenta gordina, berriz, Nazio-Produktu Gordina, merkatu-preziotan zeharkako zergak kenduta, baino gutxiago erabiltzen da magnitude makroekonomiko gisa. Beraz, labur esanda, nazio-errenta nazio-produktua kalkulatzeko oinarriko magnitude gisa erabil daiteke, bestea izanik nazio-produktua gastuaren ikuspegitik kalkulatzea.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, renta nacional.
Loturiko artikuluak
Errenta-politikaErrenta-politika gobernuek aurrera eramaten duten politika ekonomiko mota bat da, familia eta beste agente ekonomikoen errentaren banaketan eskuhartzea helburu duena. Horretarako dituen tresnen artean daude subentzioak, zerga-desgrabazioak eta…
Nazio-hizkuntzaNazio-hizkuntza edo hizkuntza nazionala komunitate bat nazio gisa identifikatzen duen hizkuntza da, nazioaren berezko hizkuntza dena. Estatua duten nazioetan, nazio-hizkuntza hizkuntza ofizial bihurtzen da, administrazioaren eta bizitza publikoaren…
Errenta erabilgarriaFamiliei dagokienean, errenta erabilgarria familiek kontsumitu edo aurrezteko erabil dezaketen errentaren zatia da, errenta totalari zergak eta gizarte segurantzako kotizazioak kenduz eta jasotako transferentziak gehituz. Maila makroekonomikoan berriz,…