Naturalizazioa edo birnaturalizazioa (ingurumena)


KategoriakGeografia

Agian, naturalizazio hitzak zuzenbidean duen adiera bilatzen ari zinen.

Birnaturalizazioa edo naturalizazioa hirigune eta orohar gizarteak modu intentsiboan eraldatutako eremuetan (ikus, antropizazioa) prozesu naturalak berrabiarazteko ekintzen multzoa da, eremu horiek naturarentzat berreskuratu, haietan biodibertsitatea eta ekosistemak garatzeaz gainera, inguruko hiritarrentzat bizitza-kalitatea hobetzeko. Ahal den neurrian, eremu horiek euren jatorriko egoera naturalera bihurtzea ere bada helburua, birnaturalizazioa berdegune hutsak eratzea delako ideia baztertuz. Birnaturalizazioaren adibideak dira hiriko lorategietan belardiak luzatzen uztea, hiriko kale eta azpiegiturek lurrazpiratutako erreka bat aire librera ireki eta horren jatorriko egoerara eramatea, edota erabili gabeko aireportu bateko zorua irekitzea landaredia garatzeko.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, naturalización, renaturalización.

 

189 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.