Nahasmendu bipolarra


KategoriakPsikologia

Nahasmendu bipolarra (ikus baita, psikosi maniako depresiboa) gogo-aldartean alde batetik tristura eta apatia (depresioa), eta bestetik bizitasun eta euforia txandakatzen dituen nahasmendu mentala da, aldarte batetik bestera bat-batean eta modu nabarmenean igaroz. Ziklotimia nahasmendu bipolarraren aldaera arina da, aldarte-aldaketak hain nabariak ez direnean eta aldi luzeagoetan zehar gertatzen direnean. Tristura nagusitzen den aldiari aldi depresiboa deritzo, eta euforiako aldiari aldi maniakoa. Izaten adira baita ere aldi mistoak, non gaixoak bi aldarteak sentitzen dituen aldi berean. I motako nahasmendu bipolarrean, aldi maniakoa gertatu da, hipomania (mania arina) edo depresio aldi baten ondoren edo aurretik; II motako nahasmendu bipolarrean berriz, aldi depresibo larria gertatu da, hipomania baten aurretik edo ondoren, baina aldi maniako nabarmenik gabe.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, bipolar disorder; gaztelaniaz, trastorno bipolar.

216 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.