Marka baten nabaritasuna marka ezagutua eta gogoratua izateko duen ahalmena da. Zehazkiago marka bat ezagutzen dela esaten da, marka aipatzen zaionean, beste marka batzuen artean, pertsona inkestatua marka hori ezagutzeko gai denean; aldiz marka gogoratua da, produktu bat edo produktu-sail bat emanda, produktu horren marka jakin bat gogoratzeko gai denean. Ildo horretatik, nabaritasun maila zenbai bereizten dira: marka menderatzaile edo nagusia, produktua markarekin identifikatzen denean (Kleenex, paperezko mukizapien kasuan); top of mind edo lehen aipamena, produktua aipatuta, burura datorkion lehen marka alegia; berezko nabaritasuna, produktua aipatuta, inkestatua marka aipatzeko gai denean; eta iradokitako nabaritasuna, inkestatua marka beste marka batzuen artean bereizteko gauza denean.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, brand awareness; gaztelaniaz, notoriedad de marca.
Loturiko artikuluak
Marka zuriakMarka zuriak, banatzaile-markak edo marka propioak fabrikatzaileak ekoitzi baina banatzailearekin markarekin merkaturatzen dira. Banatzaileari hanbat abantailak dira, hari ematen dioten nortasun berezia eta bezeroaren saltokiarekiko leialtasuna indartzea. Kontsumitzailearentzat…
Bigarren markaBigarren marka enpresa batek bere marka nagusiaz gainera sortu eta merkaturatu egiten duen beste marka bat da, beste segmentu bati zuzendua, hala nola prezio txikiagoa bilatzen duten bezeroentzat.…
Marka (marketina)Marketinean, marka enpresa batek bere produktu eta zerbitzuak identifikatu eta lehiakideen produktuetatik bereizteko erabiltzen duen elementu multzo bat da, hala nola izen, ikur, logo, lelo edo tipografia bat…