Musulmanak


KategoriakErlijioa

Musulmanak (arabierazko muslim hitzetik) islamaren jarraitzaileak dira, erlijio islamikoa jarraitzen dutenak. Hertsiki, pertsonei soilik aplikatu beharreko terminoa litzateke, baina hedaduraz erlijio islamikoarekin zerikusirik duen guztiari aplikatu ohi zaio, hala nola jai musulmanak, arkitektura musulmana eta tradizio musulmanak; hala ere, islamarekin loturiko kontzeptuei, pertsonak ez direnean, islamiko hitza erabili beharko litzateke.

XXI. mendearen hasieran, munduko biztanleriaren laurdena musulmana dela estimatzen da. Musulmanak gehiengo dira Ekialde Hurbileko eta Afrika Iparraldeko herrialde gehienetan, Indonesian, Bangaldeshen eta Asia Erdialdeko herrialdeetan.

Konfesio edo sinesbide zenbait bereizten da musulmanen artean, hala nola sunitak (sunnah edo ohituraren jarraitzaileak), xiitak eta sufiak. Horien arteko ezberdintasunak nabariak dira batzuetan, bereziki suniten eta xiiten artekoak, eta horren ondorioz liskar, gatazka eta gudak izan dira historian zehar, eta baita gaur egun ere.

211 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.