Mussche, Kirmen Uribe: laburpena


KategoriakLiburuak

Mussche Kirmen Uribek 2012an plazaratutako eleberria da.

LABURPENA

Lehen zatia

1. kapitulua

1937an gaude. Gernikako bonbardaketa gertatu beerri da. Agirre lehendakarika Euskadiko haur kopuru handi bat erbestera bidaltzea erabakitzen du, haiek babesteko. Horretarako Habana itsasontzia erabiltzen da, armada frankistak Bilboko itsas muturrean jarritako blokeoa gaindituz. Azken bidaian, Bilbo frnakisten esku erori baino astebete lehenago, 4.500 haur joango dira, Belgika aldera. Haien artean Karmentxu Cundin Gil, bere neba Ramonekin. Karmentxuk 8 urte ditu, eta bere nebak 10. Bidaiaren xehetasunbak jakitearren, idazleak Mirante ahizpak elkarrizketatzen ditu, bidaia berean joandako bi haur. Alzheimerra pairatu arren, ahizpa batek oso ongi gogoratzen du bidaia. Gogoratzen ditu itsasoratu aurreko bonbardaketak: hasiera batean jolas gisa hartzen zituztenak, baino hildakoak ikustean hura jolasa ez zela garbi ikusi zuten. Ahizpek gogoratzen dute itsasoratzeko unea, ekaitza zegoela orduan, eta amak esna ziela aixubeta lotu eta askatzeko behin eta berriz, ez zorabiatzeko. Eta idazleak berdintsu irudikatzen ditu Karmentxu eta bere neba, itasontzian. Gant hirira heltzen direnean, dantza areto handi batera eramaten dituzte bi haurrak. Karmentxu goiko beirate artistiko ikusgarriari begira geratzen da. Berehala banatuko dituzte bi anai-arrebak, ia konturatu gabe, amak ohartaraziko arren beti elkarrekin izateko. Karmentxuren ardurapean Robert Mussche izeneko gizon bat geratzen da.

Herman Thiery eta Robert Mussche mutil gazteak dira, bial lagun minak. Belgikako hondartza bateko etxola batean lo daude. Herman esnatu da eta Roberti bularretik heltzen dio. Zoriontsua da. Gerora aitortuko du Hermaek Robert bere lehen miatasuna izan zela, nahiz eta nesken atzetik ere ibiltzen den, haien edertasuna ere miresten zuelako. Biak oso desberdinak dira ordea: Robert egonkorra eta segurua da, Herman kaotikoa, baina agian xarmagarriagoa horregatik. Biek erretzen dute, Hermanek eman zion tabakoa probatzeko, baina horretan ere ikusten da desberdintasuna, Herman aristokrata eta pipan erretzen du. Robert isila zen txikitan, baina gaixotu zen eta gaixoladi osoa irakurtzen eman zuen. Sendatzerako, Marxen filosofoari buruz hitz egiten zuen, bere adinekoek haur liburuekin jarraitzen zuten bitartean. Bere jatorria pobre da ordea: gurasoak patata prijitu saltzaileak kalean. Horregatik Robert aurrerakoia da, mundua aldatu nahi du, bedre anaia Georges ez bezala, bestelako pretentsiorik gabea.Robertek eta Hermanek, ordea, mundua aldatu nahi dute. Beste bizitza bat izan, bereziki Robertek. Eta horrek izua sortzen du Hermanengan. Esnatu egiten da Robert, eta Herman altxatzen denean, geratzeko esaten dio, atsegin baitzaio Hermanen besarkada.

1945. Carmen Mussche 3 urteko neskatoa da, Ez da Bilboko Karmentxu. Bere ama tiraka ari zaio, aita tren geltikian zain dute eta. Iristen denean, jende oldea dago batera eta bestera. Nola ezagutuko aita haien artean? Hurbilen dagoen gizona besarkatzen du zangotik.

2. kapitulua

Bellgikako Gantera heldu zirenean, hiria arrotz egin zitzaien. 3278 haur heldu ziren. 3000 edo hango familiek hartu zituzten. Besteak umezurtz-etxeetan. Haurrak hartu zituzten familia gehienak ezkertiarrak ziren. Mirante ahizpetako batek suerte izan zuen eta ikasketak eman zizkioten, besteak berriz neskame lanak egin behar izan zituen hartu zuten etxean. Denetarik zegoen: diruagatik haurrak hartu zituztenak, eta haur horiei babes eta laguntza guztia eman zietenak. Gauza asko desberdinak ziren Belgikan: ogia zuria zen, ez beltza, eta haurrek jostailuak zeuzkaten eta gurasoak haiekin jolasten ziren, Euskadin ez bezala. Igandeetan dantza aretora edo antzerkira joaten ziren denak: Karmentxuk dantza aretoko beiratea ikusi zuen berriz ere, hainbat aldiz. Neba Ramon usoak zituen gizon baten etxean egokitu zen: Ramonek jakin nahi zuen eta usoak Euskadira mezu bat eramateko gauza ziren, gizona baietz eta paper bat idazteko esaktu zion Ramoni. Haurrak hala egin zuen, eta gizonak mezua hankara lotu eta usoa askatu zuen. Ramon liluratuta geratu zen, jakin gabe usoa laster itzuliko zela gizonaren etxera.

Robert eskola dago eta zuzendariak bere bulegora deitu dio. Ikasle onena da, oso kultua da. Zuzendariak bere aitarena sentitzen duela dio (fabrkan istripua  izan eta birika batetik gaizki geratu da, horregatik hasi behar izan da patata frijituak saltzen). Eta gero berria ematen dio: Banku Nazionaletik deitu diote mutil gazte azkar bat eskatuz. Eta bere izena eman du. Robertek ez daki zer esan: etxekoei laguntzeko aukera paregabea da, baina bere ametsa karrera bat egitea da. Burura datorkio Hermanekin askotan izan duen eztabaida: zerk mugitzen du mundua, botereak, ekonomiak edo maitasunak? Berak beti esan du maitasuna dela.

Hermena aita botanika irakaslea, aurrerakoia bere ikasleekin, ibilaldiak eta antolatuz. Robert familia apalekoa izan zrren, Hermanen gurasoek atsegin dute semearen laguna, adeitsua eta jendezalea delako. Gainera, Thiery jaunak botanikari buruzko berba luzeak arretaz jarraitzen ditu, Hermanen desesperaziorako. Herman Banku Nazionaleko postuaren berria hartzen duenean, asko pozten da. Robertek onartzen du postua, nahiz eta bere barruan kolpe handia izatea karrera ezin egitea. Hermanek, ordea, karrera egingo zuen, baina Robetek inoiz ez zion inbidiarik erakutsiko.

3. kapitulua

LANEAN (36 orrialde 194tik eginak)

802 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.