Murphyren legea


KategoriakPsikologia

Labur, Murphyren legeak hau dio: zerbaitetan huts egiteko probabilitatea badago, azkenean huts egingo da. Amerikako Estatu Batuetako Armadako kapitain Edward A. Murphyk plazaratu zuen 1949 urtean, proba batzuk egiten ari zela, proba kontrolatzeko erabili beharreko gailu guztiek huts egin zutela sumatu zuenean. Lege pseudozientifikoa eta anekdotaz gertatutakoak soilik kontuan hartzen dituena, gauzak ongi ateratzen diren aldi guztiak baztertuz,  baina hala ere zerbait gaizki ateratzen denean maiz aipatzen da. Aipamen sarri horren arrazoien artean, oroimen selektiboa aipatzen da, alegia gaizki ateratzen diren gertaerak gogoratu eta aintzat hartzeko joera daukagula.

Probabilitateen estimazio okerra egiteagatik ere nabarmentzen ditugu gertaera txarrak. Adibidez, mapa batean bilatzen ari garela, maiz bilatzen dugun lekua maparen ertzetan dagoela, eta beraz inguruko bideak eta tokiak bilatu ezinik garela aipatzen da; baina mapa bateko puntu bat mapa osoaren hamarreneko tamainako ertz batean izateko probabilitatea erdia baino handiagoa dela froga daiteke, eta beraz ez da hain harrigarria mapen ertzetan galduta ibiltzeko probabilitatea.1

Erreferentziak

1.
The Sciece of Murphy’s Law. Scientific American. http://zazzetti.altervista.org/downloads/murphy.pdf. Published 1997.
273 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.