Politika prefiguratiboa programa politiko bat praktikan aurreratu eta garatu egiten duten praktika politikoen multzoa da. Bereziki, anarkismoan erabilitako kontzeptua da, ziurgabea den iraultza bati itxaron gabe demokrazia zuzena,…

Munizipalismoa, tokiko komunitateak, eta beraz munizipioak eta udalerriak, ekintza eta parte hartze politikoaren ardatz nagusi gisa hartzen duen ikuspegi politikoa da, horretarako udalerrien autonomia, demokrazia partehartzailea, kapital sozialaren garapena, elkartasuna, lankidetza eta gobernantza, betiere ondasun komunaren babesetik. Hori horrela, esfera politiko eta soziala kontrolpean edukitzen dituen estatuko kontrola aldezten duen zentralismoaren aurkakoa da. Munizipalismoa ezker politikoak maiz bereganatu duen ikuspegia izan da, herrietatik aldaketa soziala bultzatzeko oinarri politiko gisa, diskurtso kontserbadoreek darabiltzen botere eta hegemonia zentralistaren aurka ekiteko.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.