Munich-eko ituna (1938)


KategoriakHistoria

Munich-eko ituna, Munich-eko hitzarmena edo Munich-eko akordioa 1938ko irailaren 30ean Adolf Hitler-ek, Alemaniako buruzagi gisa, Benito Mussolini, Italiako buruzagi gisa, Édouard Daladier, Frantziako gobernuburua, eta Arthur Neville Chamberlain-ek, Erresuma Batuko lehen ministroa, Alemaniako Munich hirian ospatutako konferentzian adostu eta sinatu zuten ituna izan zen, zeinaren arabera Txekoslovakiako Sudeteak eskualdea Alemaniak anexionatu zuen, bertako biztanleak germaniarrak zirela argudiatuta eta bestela gerra lehertuko zela mehatxatuz. Frantziak eta Erresuma Batuak gerraren beldurrez sinatu zuten akordioa. Txekoslovakiako gobernuak traiziotzat hartu zuen ituna. Sudeteak Lehen Mundu Gerraz geroztik zegoen Txekoslovakian integratuta. Anexioaren ondorioz, eskualdeko txekiarrak kanporatu egin zituzten. Hitler-ek ez zuen akordioa bete eta 1939an bere tropek Txekoslovakia ia osoa hartu zuten.

200 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.