Mundu sozialak, ingelesez social worlds, jatorrian Chicagoko eskolatik erabilitako gizatalde eta gizarte antolaketen kategoria bat da, maiz azpikulturarekin nahasten dena. Hala ere, azpikulturak ez bezala non ezaugarri formalek (janzkera, adibidez) garrantzia handia duten subjektu bat azpikulturan barneratzeko, eta bilkura-espazioek (tabernak, adibidez) ere garrantzia duten, mundu sozialak borondatezko atxikipen esplizituan, objektu sozial baten inguruan, eta elkartasunean oinarritzen dira, eta espazioan sakabanatuagoak edo transzendenteagoak dira. Horrela, azpikulturak surflariak eta punkiak lirateke, baina mundu sozialak lirateke alderdi politiko, elkarteak eta futbol talde baten jarraitzaileak lirateke. Beste desberdintasun bat mundu sozialen eta azpikulturen artean, kultura nagusiarekin duten erlazioan datza: jatorrian azpikultura kontzeptuak erresistentzia edo oposizioa zuen kultura menderatzailearekin, kultura alternatiboa izatera heltzen ez den arren; mundu soziala, ordea, integraturik izaten da gizartean eta sozializaziorako bitartekoak ere izan daitezke. Hala ere, mundu sozialak azpikultura izatera heldu daitezke, mundu sozialak bere ezaugarri bereziak nabarmendu edo arau sozialak ez errespetatzera heltzen ez denean (adibidez, futbol talde baten jarraitzaileak haien janzkera nabarmendu eta indarkeria erabiltzen hasten direnean).
Azpimundu kontzeptua problematikoagoa da. Adiera arruntean azpimundu hitza zentzu gaitzesgarria du, eta marjinazioan diharduten gizataldeak (drogaren azpimundua, delinkuentziaren azpimundua, sekta baten azpimundua) izendatzeko erabiltzen da. Soziologian, ordea, kontzeptu lausoagoa da (arlo zientifikoa izanda definizio zehatza eduki beharko lukeen arren), eta mundu sozial oso bat izendatu (gizartean integraturik dagoenez, azpimundu bat da, azpi aurrizkiarekin) nahiz mundu sozial baten baitan bereizten diren subjektuen azpitaldeak, ezaugarri bereziekin (futbol talde baten jarraitzaile erradikalak zein erlijio batean sortzen den sekta bat) aipatzeko baliatu da.
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
KontrakulturakKontrakultura mainstream edo kultura nagusi batekin gatazkan dagoen azpikultura da, bereziki balioei eta arauei dagokienean. Terminoa Milton Yinger soziologoak plazaratu zuen lehen aldiz 1960 urtean, ingelesezko contraculture izenarekin. Milton-ek kultura nagusiaren…
Sozializazioa (gizarteratzea)Agian sozializazioaren kontzeptu ekonomikoari buruz, kostu eta galeren sozializazioari buruz alegia, bilatzen ari zinen Sozializazioa edo gizarteratzea pertsonak arauak, balioak, jarrerak, sinesmenak eta rolak baitaratzeko prozesua da, familiaren, eskolaren,…
Klase sozialak edo gizarte klaseakKlase sozialak edo gizarte klaseak gizarte batean bereizten den hierarkia soziala da, herritarrak klase sozial horietan bereizi eta ordenatu dituena, dimentsio kultural, ekonomiko eta politiko baten arabera. Gizarte…