Multiorgasmizitatea emakumeek nahiz gizonek masturbazio edo sexu harreman bakoitzean orgasmo bakarra ez, baizik eta orgasmo batzuk sentitzeko ahalmena da. Gizon nahiz emakumeen artean, ahalmen hori dutenen portzentajea aldakorra da adinaren (bereziki gizonen artean, eta ez emakumeen artean), harreman motaren, bikotekidearen eta beste faktore fisiko nahiz psikologikoen arabera. Pertsona baten bizitza sexualean zehar ere, multiorgasmizitatea aldatu egiten da, arestian aipaturiko faktoreen arabera. Ikerketak egiterakoan, orgasmo aniztasuna definitzea ere puntu garrantzitsua da; ildo horretatik, bi motako orgasmo aniztasun bereizi da: orgasmo errepikatuak (behin eta berriz orgasmoak sentitzea, tartean atsedenaldiak daudlearik) eta orgasmo sekuentzialak (orgasmoak bata bestearen atzean, edo jarraituak). Hala ere, aski frogatu da emakume multiorgasmiko gehiago daudela gizonak baino.
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Ugalkortasuna edo erreproduktibitatea (sexologia)Agian, ugalkortasuna demografiarekin loturik bilatzen ari zinen. Sexologian, ugalkortasuna edo erreproduktibitatea gizon edo emakume jakin baten ugalketa-aparatuak ugaldu edo umeak egiteko duen gaitasunari egiten dio erreferentzia, bai eta…
KlitoriaKlitoria edo klitorisa bulba edo aluaren goiko aldean dagoen emakumearen organo genitala da, baginako zuloaren eta uretratik 2-3 cm-ra, gutxi gorabehera 10 cm luze den zilindro formakoa, glande…
Partzialismoa (sexologia)Sexologian, partzialismoa genitalak ez diren gorputzaren atal jakinetarako erakarmen eta desio sexual esklusiboa da, hala nola oin, bular, hanka edo belarriei buruz. Parafilia mota bat da, eta desiratzen…