Enpresa multinazionalak ekoizpena edo zerbitzuak ematea herrialde batean baino gehiagotan burutzen duten enpresak dira. Kudeaketa zentralizatua dute, eta beraz lantegi edo herrialde jakin bateko jarduerari buruzko erabakiak multinazionalaren interes globalen ikuspuntutik aztertu eta ebatzi egiten dute, maiz erabaki horiek lantegi eta herrialde horietako bakoitzean izan dezakeen eraginari, adibidez, enpleguari buruz, erreparatu gabe.
Ohikoa da multinazionala jatorriko herrialde batean kokatu eta erabaki nagusiak hartu eta kudeaketa burutzen duen matrize enpresa batek osatua izatea, beste herrialdeetan kokaturiko enpresa filialekin batera.
Multinazionalek jarduera herrialde batzuetan batera egitearen arrazoiak honako hauek dira: lehengaiak kontrolatzea, herrialde bateko soldata txikiak, herrialdeen artean dagoen dibisen arteko ganbio-tasa egokia eta haien produktu eta zerbitzuen merkatuak zabaltzea. Beste alde batetik, multinazionalek irabaziak maximotzeko erabiltzen dituzten beste estrategia bat transferentzia prezioak dira, herrialde ezberdinetako filialen arteko lehengai, osagai, zerbitzu eta produktuen merkataritzari buruzkoak, maiz artifizialak eta kostu errealarekin erlaziorik ez dutenak, herrialde batean ordaindu beharreko zergak minimotu edo herrialde batean eskuratzen diren irabaziak maximotzeko, hartan pressio fiskala txikia denean.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
DibidenduakDibidenduak edo dibidendoak, zehatzago dibidendu aktiboak, enpresa batek bere akziodunei egiten dizkien aldiroko ordainketak dira, enpresak lortutako mozkinetatik, haiek egindako inbertsioa saritzeko, bazkideak kapital sozialean duen partaidetzaren araberakoa,…
Globalizazioa, mundializazioaGlobalizazioa, batzuetan mundializazioa ere deitua, XX. mendearen bukaeran eta XXI. mendearen hasieran herrialdeen arteko integrazio ekonomiko, politiko eta soziala ekarri duen prozesua da, mundu osoko gizakiei komunikazioa eta garraioa…
Ikasliburua: Enpresaren ekonomiako hiztegiaIkasliburu honetan, PDF formatoan, unibertsitatera sartzeko ebaluazioan Euskal Herriko Unibertsitateak azken urteotan eskatutako terminoen definizioak azaltzen dira, definizioa eskatu zen urtea eta deialdiarekin batera. Hiztegiko definizio batzuk azalpen…