Frankismoan zehar, Mugimendu Nazionala edo besterik gabe Mugimendua ("Movimiento Nacional"), frankismoa legitimatu eta sostengatu egin zuten erakunde politiko eta sozialen multzoa izan zen. Jatorrian, 1936ko estatu kolpea sustatu zuen indar sozialen multzoa izan zen. Aberria, familia eta erlijioa zutabetzat harturik eta ideologia faxista bati jarraiki, Espainia idealen komunio gisa hartzen zuen Mugimenduak. Mugimendu Nazionalak Falange Española ezarri zuen partehartze politikorako erakunde bakartzat, eta horrekin batera sindikatu bertikal bat eta erlijio, kultur eta gazteriarentzako hainbat elkarte (Frente de Juventudes, esaterako), herritarren adoktrinamendua bermatzeko, egitura guztiz bertikala osatuz gobernutik (non Mugimenduaren Ministerioa zegoen) udalerri mailaraino. Egitura horrek guztiz ixten zuen herritarren partehartze demokratikorako bidea, alderdi politikoak debekatu egin baitziren (Mugimenduaren terminologian, Falange ez baitzen alderdi bat, mugimendu bat baizik); esate baterako, herriko alkate guztiak Mugimenduko tokiko buruak ziren eta kargu publiko guztiek Mugimenduaren printzipioak zin egin behar zituzten. Aldi berean, alderdi politiko guztiak debekaturik suertatu ziren, Mugimendu Nazionalaren printzipioak eta frankismoa bera kolokan jartzen zituzten guztiak gogor erreprimituz.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Erresumaren Funtsezko LegeakErresumaren Funtsezko Legeak (Leyes Fundamentales del Reino) erregimen frankistaren oinarriak eta funtzionamendua arautzen zuten lege garrantzitsuenak dira, nolabait esateko erregimen frankistaren konstituzioa osatzen zutenak, lege horiek demokratikoki onartu…
Mugimendu-gerra (mugimenduen gerra)Mugimendu gerra edo mugimenduen gerra Lehen Mundu Gerraren hasierako faseari, 1914 urtean, ematen zaion izena da, Alemaniak armamentuaren garraio eta tropa mugimendu azkarren bitartez Frantzia denbora gutxian mendean…
Erresumaren Funtsezko LegeakErresumaren Funtsezko Legeak (Leyes Fundamentales del Reino) erregimen frankistaren oinarriak eta funtzionamendua arautzen zuten lege garrantzitsuenak dira, nolabait esateko erregimen frankistaren konstituzioa osatzen zutenak, lege horiek demokratikoki onartu…