Mugimendu-gerra (mugimenduen gerra)


KategoriakHistoria

Mugimendu gerra edo mugimenduen gerra Lehen Mundu Gerraren hasierako faseari, 1914 urtean, ematen zaion izena da, Alemaniak armamentuaren garraio eta tropa mugimendu azkarren bitartez Frantzia denbora gutxian mendean hartu nahi izan zuenean, gero Errusiaren aurka jotzeko. Hasiera batean alemaniar armadaren estrategia arrakastatsua izan bazen ere, frantsesek euren tropak bildu eta alemaniar armada garaitu zuten Marneko gudan, 1914ko irailean. Horren ondoren, Lehen Mundu Gerrak mugimenduen gerraren fasea atzean utzi eta posizioen gerra fase batean sartu zen.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, guerra de movimientos.

172 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.