Mugikortasun pendularra (pendulu-mugimenduak, mugimendu pendularrak)


KategoriakGeografia

Hiri handietan metroa da conmuter edo pendulu-mugimenduak egiten dituztenek gehien erabiltzen duten garraiobidea. Irudian, Parismo metroko geltoki bat.

Mugikortasun pendularra, pendulu-mugimenduak edo mugimendu pendularrak herritarrek egunean edo astean zehar egiten dituzten joan-etorriak dira, gehienetan lantokira edo ikastegira joan eta handik etxera itzultzeko. Izena penduluaren alde batera eta besterako mugimenduarekin duen antzekotasunarekin dago loturik.  Metropolietan, mugikortasunaren osagai nagusia da, ordu jakinetan (punta-orduak) burutzen dena gainera, goizean metropolira etorri eta iluntzean aldirietara edo eremu periurbanora joateko. Hirietatik kanpo dauden merkataritza-zentroetarako mugimendu pendularrak ere izan daitezke, bereziki asteburuetan zehar. Ingelesez, conmuter deitzen zaie bidaia horiek egiten dituzten pertsonei.

XX. mendearen bigarren erdialdetik aurrera zabaldu den trafiko mota da, urbanismo arrazionalistak ekarritako hiri-eredu espezialituaren ereduaren ondorioz, lanera edo ikastera joateko urrutiko industrialde edo kanpus batera joatera derrigortzen duena.

247 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.