Espazio geografikoa edo eremu geografikoa naturako elementu jakinak (ibaiak, hondartzak, landaredia) eta elementu sozialak, ekonomikoak zein kulturalak, bildu egiten dituen ingurune fisikoa da, naturako elementuak eta elementu sozialak…

Mugikortasun geografikoa berarekin langilearen bizitoki aldaketa dakarren lantokiaren aldaketa da, lanpostu edo enpresa berean edo beste enpresa batera aldatzen denean. Mugikortasun geografikoa lan-malgutasuna osatzen duten elementuetako bat da, eta orokorrean giza baliabideen erabilera efizienteagoa ekartzen duela irizten da, lan-eskariaren eta lan-eskaintzaren arteko doikuntza hobetzen baitu. Enpresa bakoitzaren kasuan, eta baita orokorrean ere, produktibitatea gehitu egiten du; izan ere, enpresa bakoitzean mugikortasun a arrazoi ekonomiko nahiz teknikoengatik garatzen baita. Hala eta guztiz ere, langileari kostu pertsonal gehigarriak ekartzen badizkio ere, ekonomikoak, etxebizitzarekin loturik adibidez, nahiz emozionalak; hori dela eta, ordenamendu juridikoan mugikortasunari buruzko auzietan langileen eskubideak defendatzeko arauak ezartzen dira.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, movilidad geográfica.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.