
Antzinako Erromako mosaikoa: Monte della Giustizia, Piazza della Stazione Termini.
Mosaikoa harri, zeramika, beira edo beste material batez egindako zati txikiak, tesela izenekoak bata bestearen ondoan jarriz eta kolore desberdinetan konbinatuz sortzen den artelan eta irudia da. Etimologiaz, mosaikoa musa hitzetik dator, antzinako greziar mitologiako dibinitateak, Zeusen alabak eta arteen inspiratzaileak, haien omenez apaintzen ziren kobazuloei erreferentzia eginez.
Bereziki Antzinako Erroman garatutako artelan mota izan zen, opus tessellatum eta opus musivum izenekin. Erromatarrak baino lehenago, Mesopotamiako arkitekturan aurki daitezke mosaikoak.
Erromatarren ondoren, bizantziar artean erabili zen mosaikoa. Aro Modernoan, Art Nouveau estiloan erabili zen maiz mosaikoa. Ezagunak dira estilo horretan Antonio Gaudik diseinaturiko mosaikoak, Parc Güell Bartzelonan esaterako, trencadis teknika erabiliz, puskatutako zeramika eta beira zatiak itsatsiz.
Loturiko artikuluak
Opus musivumOpus musivum, latinezko esamoldea, mosaiko-lana adierazteko erabiltzen den terminoa da, bereziki horma gainean egiten dena. Antzinako grezierazko mouseion hitzetik dator, musak beneratzeko erabiltzen ziren kobazuloetako horma dekoratua adierazten…
Opus tessellatumOpus tessellatum (latinezko esamoldea) mosaiko lana izendatzeko Antzinako Erroman erabiltzen zen izan da, mosaiko horiek egiteko erabiltzen ziren tesela edo pieza txikiei erreferentzia eginez. Ikus, gainera Opus musivum
TeselakTeselak mosaikoak osatzeko erabiltzen diren beira, buztin edo harrizko pieza txikiak dira. Terminoa latinezko tessella hitzetik dator, esanahi beridnarekin, bere aldetik antzinako grezierazko τέσσερα hitzetik, téssera, "lau" esan…