Momentuen metodoa


KategoriakEstatistika

Estatistikan, momentuen metodoa probabilitate-eredu bateko parametroen estimatzaileak lortzeko metodo bat da, ereduko momentuak edo populazio-momentuak, maila txikienetik maila handienera, hartu eta dagozkien lagin-momentuekin berdintzen dituena. Populazio-momentuak ereduko parametroen mendean izaten dira, eta horrela, lagin-momentuekin berdinduta, ekuazio-sistema bat sortzen da, nondik zenbatetsi beharreko parametroak bakandu daitezkeen. Adibide sinple bat populazio normal bateko \mu batezbestekoarekin dago loturik: lehen mailako populazio-momentua \mu bera da, eta lehen mailako lagin-momentua \overline{x}, batezbesteko aritmetiko sinplea alegia; biak berdinduz, populazio-batezbestekoaren estimatzailea lortzen da, momentuen metodoaren arabera betiere: \hat{\mu}=\overline{x}. Beste adibide bat eman dezagun baina estimatu beharreko bi parametrorekin, a eta b; lehen eta bigarren populazio-momentuak a+b eta a-b direla suposaturik, horiek lehen eta bigarren mailako lagin-momentuekin berdintzen ditugu:

    \[\begin{array}{ccc} a+b & = & \overline{x} \\ a-b & = & \dfrac{\sum x_i^2}{n} \end{array}\]

a eta b bakanduz, horien estimatzaileak eskuratzen ditugu:

    \[\hat{a}=\dfrac{\overline{x}+\dfrac{\sum x_i^2}{n}}{2}\]

    \[\hat{b}=\dfrac{\overline{x}-\dfrac{\sum x_i^2}{n}}{2}\]

Momentuen metodoaren abantaila nabaria bere sinpletasuna da. Hala ere, horren estimatzaileak ez dituzte propietate onak izaten; izan ere, sarritan, alboratutako estimatzaileak ematen ditu.

426 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.