Moldaera soziala (biologiako moldaera kontzeptutik, hedaduraz) pertsona edo gizatalde bat bere portaera aldatzeko prozesua da, arauak bete eta gizartean integratzeko helburuarekin. Bigarren mailako sozializaziorako mekanismoa da. Moldaera soziala eskatzen duten egoerak dira, adibidez, ikasketa berriak hastea, non ikasleak ikasteko ohitura berriak bereganatu behar dituen, eta migrazioak, non etorkinei eta euren familiei gizarte berri baten arauetara moldatzea eskatzen zaien.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, adaptación social.
Loturiko artikuluak
Hibridazio sozialaHibridazio soziala edo gizarte hibridazioa gizabanakoek, gizataldeek, enpresa eta beste erakundeek eta eragile publikoek harremanetan jarri eta elkarrekiko ikasketa, berrikuntza eta lankidetza garatzen dituztenean gertatzen den fenomeno soziala…
Emulazioa (soziologia)Soziologian, emulazioa pertsona batek beste pertsona edo gizatalde baten portaerak eta ekintzak imitatzea da, pertsona horren mirespenez edota gizatalde horretara bildu asmoz. Emulazioa beraz, sozializazio eta mugikortasun sozialerako…
Kapital soziala (soziologia)Agian, kapital soziala enpresaren testuinguruan bilatzen ari zinen. Soziologian, kapital soziala talde, komunitate, erakunde edo gizarte bateko kideen artean sortzen diren harreman eta interakzio sendo eta iraunkorren multzoa…