Moises Hamar Aginduen taulekin Sinai menditik jaisten.
Moises Bibliako pertsonaia da, israeldarrak egiptoar faraoiarengandik mirari jainkotiarren poderioz askatzen dituena, eta Israelgo herria, Agindutako Lurrera, Kanaanera alegia, eramaten duena, non Jainkoaren herri eta nazio bezala eratuko den. Juduen historiako pertsonaia nagusietako bat da, bere irudiaren inguruan kontaketak Bibliako lau liburu hartzen dituelarik: Exodoa (literalki irteera esan nahi duena, Egiptotik alegia), Lebitikoa, Zenbakiak eta Deuteronomioa. Labur esanda, israeldar jaioberri guztiak hiltzeko faraoiaren aginduaren aurrean, Moises, jaio berria, Nilo ibaiko uretan dagoen saski batean abandonatzen dute, eta faraoiaren alabak jasotzen du, gortean adoptatu eta hazten duelarik. Gaztaroan, esklaboenganako tratuak sumindurik, gortetik ihes egin, erbesteratu eta artzain egiten da, Seforarekin batera. Orduan, Jainkoak bere herria askatu eta Kanaango lurraldera eramateko agintzen sasi sutsu gisa azalduz, eta zeregin horrekin Egiptora itzultzen da, faraoia bere herria aska dezan konbentzitzera. Faraoiaren ezezkoaren aurrean, jainkotiar jatorriko hamar izurritek Egipto suntsitzen dute, azkenean faraoia Israeldik askatzera behartuz. Ihes egiteko bidean, faraoia iritziz aldatu eta esklaboak berreskuratzen saiatzen da, baina Itsaso Gorriko urak banatzen dituen Jainkoaren laguntzari esker, israeldarrak Moisesen agindupean igarotzen dira. Israelerako bidaian zehar, Sinai mendiko Hamar Aginduen taulak jasotzen ditu Jainkoaren eskutik, bere herriak jarraitu beharko dituen aginduak. Bere herriarekin berriro elkartzean, urrezko zekor bat gurtzen dutela ikusten du. Sumindurik, oholekin zekorra hausten du, eta oholak ere hausten dira. Bidaia jarraitzen dute, espioiak bidaltzen dituzte Kanaanera lurra esploratzera, eta itzultzean esaten dute lurra aberatsa eta emankorra dela, baina biztanleak oso handiak eta indartsuak zirela, harresiz inguratutako hiriekin. Agindutako lurraldean sartzea ezinezkoa ikusten dutenean, israeldarrak matxinatu egiten dira eta Egiptora itzultzea erabakitzen dute, baina horrek Jainkoa iraintzen du, denak heriotzaz zigortzen baititu, beren promesan ez sinesteagatik eta abandonatzeagatik. Jainkoak ere bekatu batzuk aurpegiratzen dizkio Moisesi, besteak beste, oholak hautsi izana eta bere herria bere atzetik ez etortzea, eta, beraz, Moises oinordeko gisa izendatu eta onartu ondoren, Jainkoak Moises hilarazten du. Josue izango da azkenean Israelgo herria agindutako lurraldera eramango duen buruzagia, eta hau hamabi tribuetan banatuko du.