Modernizazio kontzeptua zabala eta lausoa da. Orokorrean, gizartean orokorrean gertatzen diren aldaketa eta eraldaketak, arlo teknologiko, ekonomiko, politiko nahiz sozialean, onartu eta bereganatzea da.
Teknologikoki, modernizazioa enpresa edo sektore batean, hala nola industrian eta hezkuntzan, teknologia zaharkituak alde batera utziz (zentzu zabalean, kudeaketa prozesuak eta prozedurak ere barneratuz) berrikuntza eta puntako teknologia eta prozesuak garatzeko prozesua da. Egun, globalizazioaren testuinguruan, funtsezko baldintzatzat hartzen da lehiakorra izateko.
Soziologian berriz, modernizazioa gizarte tradizional batetik gizarte liberal eta demokratiko batera (liberalismoa eta demokrazia izanik modernitatearen printzipioetako bi) aldatzeko prozesua da, bereziki XIX. eta XX. mendeetan zehar garatu zena munduko herrialde gehienetan.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Geriatria eta geriatrikoaGeriatria agure edo pertsona adinekoen osasun arretaz eta gaixotasunez arduratzen den medikuntzaren adarra da. Termino horretatik, geriatriko hitza agureen osasunarekin loturik dagoen guztiari aplika dakioke: adibidez, gaixotasun geriatrikoa…
Indibidualizazioa (soziologia)Soziologian, indibidualizazioa gizabanakoek euren bizitza eta patuaren jabe izan eta ondorioz horien ardura behar dutenean gertatzen den egoera soziala da, modernitate berantiarraren ezaugarri dena. Egoera hori indibidualismoaren erabateko…
ModernitateaModernitatea XVI. mendetik abiatu eta gaurdaino luzatu den mundu ikuskera nagusia da, subjektuaren autonomia eta indibidualtasuna eta arrazoiaren eta teknikaren nagusitza erreferentzitazat harturik, gizarte bizitza guztiz moldatu duena,…