Moderazioa


KategoriakPolitika

Politikan, moderazioa, neurritasuna eta zuhurtasuna ere deitua, muturreko jarrera politikoak baztertu, polarizazio politikoa ukatu eta pragmatismo eta elkarrizketaren aldeko posizio politikoa da, zentro politikoaren lotu ohi dena, ezker eta eskuin joerako alderdien artean. Antzinako greziarrentzat, moderazioa edo neurritasuna lau bertute nagusietako bat zen. Kontzeptu politiko gisa, bereziki estatu modernoarekin batera sortutako jarrera izan da, hasieran batean Antzinako Erregimeneko alde batzuk atxiki nahi zituzten liberalak biltzen zituen eta beranduago ezkertiar eta eskuindarren arteko posizioa adierazi du. Beste ideologien aldetik jarrera txepel eta lauso moduan kritikatu izan da, finean status quo delakoa indartu egiten duena.

 

188 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.