Modalizazioa


Modalizazioa testu edo diskurtsoaren subjektibitateari erreferentzia egien dion kontzeptua da. Testua modalizatuta dagoela esaten da igorlearen presentzia eta eragina nabarmenak direnean testuan zehar. Hainbat dira modalizazioa agerian jartzen duten hizkuntzazko elementuak, modalizatzaileak alegia, hala nola lehenengo pertsonako aditzak, izenordeak, sentimenduak eta iritziak adierazten dituzten aditzak eta adjektiboak eta elementu erretoriko indartzaileak (hiperboleak, ironia, sarkasmoak, pertsonifikazioak).

149 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.