Mito fundatzailea nazio, herri edo hiri baten sorrera azaltzen duen narrazio mitiko edo heroikoa da. Maiz, gerra, hilketa eta sakrifizio elementuak biltzen dituzten narrazioak, heroi baten eskuhartzearekin. Adibidez, mito fundatzaile ezaguna da Erroma hiriaren sorrera azaltzen duen narrazioa, Romulo eta Remoren eskutik, eta gertuago denboran, Frantziaren salbatzailetzat hartzen den Joana Arc-ekoaren figuran oinarritzen dena, errealitate historikoan oinarrituta, edo Bizkaia sortu zuen Jaun Zuriarena, guztiz fantastikoa berau.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Antropologia bisuala (ikus-antropologia)Antropologia bisuala edo ikus-antropologia argazki eta bideoa etnografia osatu eta antropologia garatzeko informazio-iturri eta espresiobidetzat hartzen dituen antropologiaren aldaera. Informazio etnografikoa irudien bitartez jasotzeaz gainera, ikus-antropologian irudia bera,…
Antropologia fisikoaAntropologia fisikoa gizakia animalia moduan ikertzen duen antropologiaren arloa da, bereziki gizakiaren ezaugarri fisikoen eboluzioa eta gizakien arteko arraza-desberdintasunak.
Kosmogonia (sorrera mitoa)Kosmogonia, batzuetan sorrera mitoa ere deitua, unibertsoaren eta munduaren sorrerari buruzko kondaira mitologikoa da. Loturiko kontzeptuak dira teogonia (jainkoen sorrera) eta antropogonia (gizakiaren sorrera). Ikus, gainera Mito fundatzailea Kosmologia, unibertsoaren…