Antropologia fisikoa gizakia animalia moduan ikertzen duen antropologiaren arloa da, bereziki gizakiaren ezaugarri fisikoen eboluzioa eta gizakien arteko arraza-desberdintasunak.
Mito fundatzailea nazio, herri edo hiri baten sorrera azaltzen duen narrazio mitiko edo heroikoa da. Maiz, gerra, hilketa eta sakrifizio elementuak biltzen dituzten narrazioak, heroi baten eskuhartzearekin. Adibidez, mito fundatzaile ezaguna da Erroma hiriaren sorrera azaltzen duen narrazioa, Romulo eta Remoren eskutik, eta gertuago denboran, Frantziaren salbatzailetzat hartzen den Joana Arc-ekoaren figuran oinarritzen dena, errealitate historikoan oinarrituta, edo Bizkaia sortu zuen Jaun Zuriarena, guztiz fantastikoa berau.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.