Mistizismoa


KategoriakErlijioa

Mistizismoa edo mistika Jainkoarekiko, jaikontiar denarekiko edo sakratu edo haratago dagoen horrekiko batasuna edo hari buruzko erabateko kontzientzia eta presentzia bilatzen duen esperientzia erlijiosoa da. Esperientzi erlijioso guztiak ez dira mistikoak; hain zuzen ere, erlijioan badira, mistizismoarekin batera, halaber bide tradizionaletik, moraletik nahiz arrazionaletik jorratzen duten esperientziak. Badira baita ere erlijiozkoak ez diren esperientzia mistikoak, erljio orotik at, azken errealitatera edo absolutura daramatenak, zentzu filosofikoan.

Zehazkiago, hauek dira esperientzia mistikoen ezaugarri orokorrak: adierazezinak dira, eta horregatik hain zuen kontatzen dituzte mistikoek beren espeitnziak metafora eta olerkien bitartez; zalantzarik gabekoak edo egiazkotasun edo ziurtasun erabatekoak (beraz, noetikoak); behin behinekoak, hau da, denbora tarte batean soilik sentitzen direnak; eta pasiboak (mistikoa Jainkoaren edo Absolutuaren mendean geratzen da esperientzia mistikoan zehar).

216 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.