Iritsi ez den mailara iritsi dela uste duen pertsona gaitzesteko atsotitza.
Miren eta erromantizismoa Ramon Saizarbitoria idazleak (Donostia, 1944 -) 2019an plazaturiko eleberria da, bereziki gazteei zuzendua. Miren protagonista 17 urteko neska donostiar gaztea da. Klara bere laguna institutura heldu berria den Said izeneko mutil marokoar batekin ibiltzen da, eta harekin gezurrezko harreman erromantikoa izango du. Mirenek ez du erromantizismoari buruz oso iritzi ona, eta bikote harremanak konfiantzan eta leialtasunean, erromantizismoa alde batera utziz, oinarritu behar direla pentsatzen du. Mirenek atsegin du mutila, sentibera eta argia delako, guapoa izateaz gainera. Mirenen lagun Klarak Said uzten duenean, Mirenek bere maitasuna aitortzen dio, eta lehen sexu harremana harekin izango du. Baina ezbehar batek Said Marokora itzultzera behartuko du. Mirenentzat kolpe gogorra da, baina aurrera egiten du, Said bilatzen saiatzen bada ere, besterik gabe ondo dagoen jakiteko. Teo izeneko mutil bat ezagutzen du eta harekin hasiko da ibiltzen. Denbora batera, Saiden berri izango du, gutun maitagarri baten bitartez, baina aldi berean erromantizismo oro baztertuz. Bikote harremanetan erromantizismoak ekar dezakeen alperrikako sufrimenduaren aurkako eleberria da, hartara gazteak harreman faltsu eta toxikoen aurka ohartaraziz.
Laburpena
I kapitulua
Said Donostiako Groseko institutura heldu den ikasle berria da. Kurtsoa hasita dago da. Saidek berehala pizten du neskengan arreta, eta erakarpena ere bai. Said ederra da, jatorra eta adeitsua. Klarak bereganatu eta berarekin ateratzen hasten da. Klara neska guapa da, ile horia eta begi urdinekin, eta oso seduzitzailea mutilekin. Said Marokon jaio da, bere ama oso sinestuna da, bere aita ordea ez. Aitak fruta-denda batean egiten du lana. Hiru urte zaharragoa den arreba du, Parisen bizi dena aitarekin duen harreman txarra dela eta. Amir Saiden osaba da, musulmana eta gizon erlijiosoa oso, baina guztiz tolerantea besteekin.
Miren kurtsoko beste neska bat da. Gustatzen zaio Said, baina Klarak ez bezala, ez du ahalegin berezirik egin bera seduzitzeko. Halere, ez du gaizki hartu Klarak mutila bereganatzea, Klara oso ongi ezagutzen baitu: ume bat da, besterik ez da, eta Said bere azken kapritxoa.
Said berehala egokitzen da institutura. Iñaki Altube irakaslea han dagoelako etorri da, Herrerako institutuan klaseak eman zizkiolako, eta asko lagundu ere bai. Iñaki Altube Martxelen laguna ere bada: Martxel Mirenen amaren nobioa da. Martxel gizon lasaia da guztiz, agnostikoa (Altube eta Mirenen ama berriz, ateoak). Hala ere, Saidek dio Altube irakaslea eta Amir osabak antzeko ideiak dituztela: giza eskubideak errespetatu behar direla eta erlijioa kontu pribatua dela.
II kapitulua
Mirenek ez zuen tratu handirik izan Saidekin hasieran, Klarak ez baitzuen uzten inor gerturatzen. Ateratzen hasi zirenean ere, ez zen bere koadrilarekin ateratzen, Klararen esanetan Saidek hala nahi zuelako, etorkina eta pobrea izanik lotsatu egiten zelako nolabait. Klarak espero omen zuen poliki integratzea, baino esaten zuen Said oso jeloskorra ere bazela eta mesfidatia jendearekin. Baino klasean, Said ez zen Klarak esaten zuen bezala: mutil ireki, alaia eta adeitsua zen. Maiz neskek inguratuta egoten zen. Mirenek pentsatzen zuen Klarak Said seduzitu baino, azkenean Saidek amore eman behar izan zuela bere jarrera txeratsu edo kariñosoegia dela eta, konpromisoz edo. Mirenek gero eta gehiago du atsegin Said: guapoa da, baina ez doa de guapo, eta bere izaera ere asko gustatzen zaio, azkarra, sentibera eta jatorra baita.
Hala ere, Klarak guztiz aurkakoa kontatzen dio Mireni, jeloskorra dela, tratu txar psikologikoak ematen dizkiola eta sexualki aseezina dela. Mirenek esaten dio zergatik ez duen orduan uzten. Maiteminduta dagoelako, dio Klarak. Mirenek ezin du ulertu. Are eta gutxiago Klara hijab edo buruko zapia janzten hasten denean, eta lehen erabiltzen zituen arropa seduktoreen ordez, jantzi apalekin hasten denean. Bere izaera ere mantsotzen doa, oihu egin ordez, apalago hitz egiten du. Mirenek uste du nabarmentzeko egiten duela, baina beste ikaskideek miretsi egiten dute Klararen sakrifizioa, maitasunagatik, erromantikoa iruditzen zaie. Beste neskek jakinmina sentitu eta buruzapia nola janzten den erakusteko esaktzen diote Klarari, berak Youtuben ikasi badu ere. Eta baten bat jantzi ere egiten du, kurtsoko beste marokoar bat seduzitzeko. Mirenek ulertu gabe jarraitzen du, eta Klararengandik urruntzen hasten da, errua ere sentitu arren, pentsatzen baitu agian inbidia diola Klarari. Behin batean, institutuko bulego aurrean biak zain daudela, Mirenek aurpegiratzen dio ea zer egiten ari den Klararekin. Berak dena ukatu, eta Klara ez duela ezertara behartzen esaten dio, Klara fantasioso samarra dela. Miren damutu egiten da gero, fantasioso eta bera hain ergela bada, zergatik dabilen berarekin galdetu ez izateagatik. Eta mutila bere aurrean duela hori galdetzen dio irudikatzen du, haren ezpainak bereak ukitzen dituzten bitartean.
III kapitulua
Egun bereko gauean, Klarak Mireni deitzen dio etxera, Saidi buruz kontatzen diona Saidekin ez komentatzeko eskatuz. Eta Klarak jarraitzen du esaten ez duela ezer egitera behartzen. Eztabaidatu arren, lagun bezala jarraitzen dute.
Afarian, Mirenek gaia aipatzen die amari eta Martxeli, baina izenik aipatu gabe. Martxelek dio ezin dela inor legez kanpokoa edo umiliagarria den ezer egitera, baino batzuetan nahi ez ditugun gauzak egin behar ditugula. Ama gogorragoa da: ez da gogoko ez den ezer onartu behar. Eta Mireni galdetzen dio ea inork behartu duen nahi ez duena egitera. Mirenek ezetz, ikaskide bati gertatutakoa dela. Izenik eman gabe, neska bat hijab, beloa edo burukoa eramaten hasi dela dio. Amak burukoa debekatu beharko liratekeela dio, sinbolo sexista dela, eta emakumeek zigortu egiten dutela herrialde batzuetan ez eramateagatik. Martxel neurritsu agertzen da: debekuekin ez da ezer lortzen. Institutuan ere eztabaidatzen dute geletan: mutilek debekatzeko alde, ze musulmanek beraien herrietan debekatu egiten diete euren janzkerarekin biltzea; neskak, aldiz, zuhur, emakumeei burukoa kentzea biluzik uztea bezala baita. Miren berriz, bere ama bezala agertu zen: guztiz aurka. Klarak, azkenik, askatasunez egiten zuela esan zuen. Saidek ez zuela argi ikusten, baino debekatzea musulman erradikalen parean jartzea litzatekeela esan zuen. Gorkak beti bezala gauza barregarria esan zuen: emakume batzuei besteei baino hobeto geratzen zaiela burukoa, eta abantaila moduan ileapaindegira joan ez beharra.
IV kapitulua
Kurtsoa aurrera doa eta Mirenek gutxiago hitz egiten du Klararekin. Ikastorduetan, bere lagunekin egoten da, eta irteeran Saidekin geratzen da. Hala ere, bai topatzen direla asteburuetan, Mirenen amak, Martxelek eta Klararen gurasoek Landetara elkarrekin joateko ohitura dutelako, Miren eta Klara beraiekin eramanez. Klararen ama oso klasista zen, eta damu izan da beti bere alaba eskola pribatu batera eraman ez izanaz, jende arriskutsuarekin ez nahasteko, eta publikora eramaten badu Klararren aitak Administrazioarentzat lan egiten duelako da, itxurak gordetzeko. Mirenen amak ezin du Klararen ama ikusi, harroputza eta kurtsia dela pentsatzen du, baino gizonak hobeto eramaten dira. Klararen ama argala da oso, beti dietak jarraitzen ditu, eta Klarari ere dietak jartzen dizkio, nahiz eta Klarak kanpoan bazkaltzen duenean aprobetxatzen duen nahi duen guztia jateko; egia esan, Klara nahiko gizena dago, ama ez bezala.
Kontua da Miren eta Klara, Klara anaiarekin eta honen lagun batzuekin, Landetara joatekoak zirela egun batean. Said pasa zen patataz kargatutako karretilla batekin, eta Klarari lotsa eman zion eta ez zion batere kasurik egin. Geroztik, berarekin zuen jarrera aldatu egin zen. Hain zuzen ere, Mireni eskatu zion gau batean berarekin joatea Saidekin geratua zen kontzertu batera. Kalean ez zeraman burukorik, institutuan bakarrik, benetan harritzekoa, ze nonbait eramatekotan kalean eramatea zen normalena. Mirenek hori adierazi arren, Klarak ez du gaiari buruz eztabaidatu egin nahi , hilekoko minez dago eta (benetako arrazoia, seguruenik: ez du amak enteratzerik nahi). Saidekin geratu aurretik, jatetxe batera doaz, eta Mirenek urdaiazpikoa eskatzen du, eta Klarak entsaladilla errusoa. Klarak txerri haragirik ez jatearena musulmana delako dela dio, baina Mirenek dio bera ez dela musulmana, Klara berriz txantxetan ari dela, baina dena den islameko debekuek bere arrazoia dutela dio, txerri haragiak ekar dezakeen trikinosia saihestea. Mirenek esaten dio entsaladillarekin ere salmonella harrapa dezakeela. Hortik gutxira, sabeleko minez hasten da Klara, larritzeraino. Poliki doaz Bulera, Saidekin han geratu direlako, baina harekin elkartu, eta Klara botaka egiten du. Haren etxera doaz, Said behean geratzen da, eta gurasoek ospitalera eramaten dute, aitaren autoan. Miren jaisten da, eta Saidekin geratzen da.
V. kapitulua
Saidek Miren laguntzen du bere portaleraino. Portal dotorea da, burnizko ate handi batekin, eta hala esaten dio Saidek. Klarari buruz ari dira, ea laster sendatuko den. Kasualidadea, datorren astean bere urteak dira, eta kasualitate are eta handiagoa, zeren bere jaiotze data 27-09-01 bat baitator Saiden etxeko telefonoarekin. Mirenek kontatzen dio urdaiazpikoarena, burukoarena, eta berarengan izandako beste aldaketak. Kasurik ez egiteko dio Saidek, biek dakitela nolakoa den Klara. Berandu ote den galdetzen dio Saidek, eta baietz Klarak, baino amak ez diola horregatik errietarik egiten. Hortik hasten da Miren bere etxekoei buruz hitz egiten. Martxel ez dela bere aita, bere benetako aita berak 6 urte zituela hl zela eta zirujanoa zela lanbidez. Martxelek unibertsitatean ezagutu zuen Mirenen ama: ama administraria da, eta Martxel irakaslea. Gero, Said hasten da bete etxekoei buruz: harreman estuena amarekin duela, ama ez dela ongi integratu Euskal Herrian, eta beti bizi da Marokora begira. Aitak asko edaten du, eta horregatik alde egin zuen Fatima bere arrebak Parisera. Medikuntza ikasi nahi du Saidek, baina ezinezko ikusten du, 18 urte beteta amarekin batera aita uzteko asmoa duelako, eta orduan lanean hasi beharko delako. Mirenek medikuntza ikastera animatzen du. Esaten dio Mirenek neska guztiak berarekin txoratua daudela, eta Saidek baietz, Amaia Santxo bereziki, harrapatu baitzuen liburutegian berari buruz esaten: "Said guapoa, baina etorkizun txarra!". Miren errukitu egiten da hori entzuna. Said ohituta dago, eta esaten du Mirenen amak ere gaizki hartuko lukeela berarekin ezkonduko balitz. Mirenek ezetz, bere ama oso ulerkorra eta irekia dela, agian ez bere amona, Otzeta herrikoa, pentsatzen duena bere herrikoak bakarrik direla langileak. Saidek dio bere aitak militarra nahi zuela izan baino ez zutela hartu, eta emakumeekin ibiltzen dela, behin harrapatu zuela emakume batekin dendan. Ze gogorra, Mirenek. Eta harekin solidario agertu nahian, bere etxeko bizitza kontatzen hasten da: nola aita, Adolfo izena zuena, eta ama oso gaizki konpontzen ziren, askotan liskarretan eta elkarri hitz egin gabe. Bera eta anaia txikia, Martin, beldurrez egoten ziren, aita etortzekoa zenean lanetik. Diru asko irabazten zuen, eta gastatu ere asko, etzio diruari garrantzirik ematen, Martxel guztiz xuhur samara da. Aita zirujanoa zen, eta Jainkoa sentitzen zen batzuetan, ebakuntza zailak egin eta jendea salbatzen zuelako. Baino gustatzen zitzaion jendea bera goraipatzea, eta ama guztiz kontrakoa zen, haren puntu ahulak bilatzen zituen, eta horrela edanda zetorrela esaten zion askotan, eta orduan aita sutan jartzen zen. Ez ziren separatu berarengantik eta anaiagatik. Aita zirikatzeko Mirenen amak militar espainol baten semea zela ere botatzen zion, nahiz eta euskara ere pixbat bat ikasi zuen. Gogoratzen du Mirenek ama behin gaupasa egin zuela lankideekin, eta etorri zenean, aita bere aurka oldartu zela korridorean, lurrera bota, puta deituz, eta non ibilia zen galdetuz. Mirenek gogoratzen du eszena eta ezin du jasan. Martin anaia aitari ez jo ez jo esaten ziola gogoratzen du. Geroztik aitak ez zion Mireni musurik eman. Gutxira aita gaixotu gin zen, gibeleko minbizia, alkoholagatik.Etxean eduki zuten, baina harreman eskasa izan zuen berarekin, beldurra eta nazka ere ematen ziolako, gaixotasunagatik. Behin ez zuen etxean ikusi eta amonak esanzion ospitaleraeraman zutela, han nahi izan zuen hil, Mirenengatik eta Martinengatik. Said guztiz errukitzen da istorioa entzuna eta eskua jartzen du bere sorbaldan. Eta Mirenek triste, bere burua haren sorbaldan. Agurtu egiten dira, portaleko argia piztu delako, norbait jaistekoa da eta.
VI kapitulua
Miren Klararekin dago ospitalean. Ez da ezer larririk Klarak duena: dibertikulutis bat, hesteetako poltsa batzuen inflamazioa. Dieta kontrolatu behar du. Klara kexati dago pixka bat, mina duela dio. Klara kezkatuta dago Saidek botaka ikusi zuelako, lotsagatik, baina aldi berean dio konfiantza osoa duela Saidekin. Kontraesana dago hor, Mirenek dioenez. Klara beldur egon da operatuko ote zuten, zikatrizagatik edo, nahiz eta mutil batzuei gustatzen zaizkien morboagatik. Miren urduritzen da berarekin, egia esan berarentzat jasanezina da. Ez du ezer esaten. Klara beti bezain lausengatzaile dago: Mireni esaten bera dela lagunik onena, berarekin ez duela sekreturik. Mirenek pentsatzen du berak badituela sekretuak Klarari kontatu ez dizkionak, baina bai Saidi: txikitako kontuak. Bapatean, Mirenek Said maite duen galdetzen dio Klarari. Klarak, harrituta, baietz uste duela dio. Uste? dio Mirenek. Klarak esaten du ez duela oso garbi, moroa delako. Eta orduan Mirenek ea zergatik hasi zen orduan burukoarekin. Eta Klarak dio, maiteminduta zegoelako izan zela. Eta mugak ikusten dizkiola harremanari, ezin dela Landetara berarekin joan esaterako, anaiaren lagunengatik. Klara lotsatu egiten da beraz Saidetaz. Mirenek esaten dio, erdi txantxetan, Amaiasantxo bezain ergela dela (Amaiasantxo gelako ikaskidea). Ama sartzen da gelara, eta Mirenek alde egiten du, klaseen ondoren itzuliko dela esanez.
VII kapitulua
Miren institutura doa eta urrutitik Said ikusten du eserita, telefonoari begira. Pentsatzen du Saidek begiak altxa eta begiratzen badio, maite duelako seinalea dela. Eta hala egiten du. Bere parera iristen denean, Saidek telefonoa erakusten dio, Klara bidalitako I Love you mezuarekin. Mireni ergelkeria iruditzen zaio. Saidek galdetzen dio ea zer moduz ospitalean; ondo dio Mirenek, jakin arren Klarak zer esan dion Saidi buruz. Klara ze erromantikoa den esaten dio Saidek, eta hain zuzen klasera sartu eta Erromantizismoa dute gaia, Iñaki Altube irakaslearekin. Altube irakasle xelebrea baino jakintsua da oso. Erromantizismo mugimendu eta joera negatiboa zela dio Altubek, sentimenduak arrazoiaren gainetik jartzen dituelako, eta hala sufrimendua justifikatzen duelako besteak beste. Faxismoa ere erromantizismoan ditu erro sakonenak. Ikasleei eskatzen die gaiari buruzko esaldi ezagunak azaltzeko: Amaiasantxoak dio "contigo pan y cebolla", euskaraz, "amodioak malkarrak zelaitzen" itzuliko litzatekeena. Mireni "bihotzak baditu arrazoiak, arrazoiak ulertzen ez dituenak" datorkio gogora. Amaren laguna den Ana psikologoari entzun zion, ama eta Ana etxean egon ziren batean, Anak gizonekin dituen harremanei buruz hitz egiteko. Azkenean bota egiten du esaldia, eta Altunek dio esaldi hori Blaise Pascalena dela, XVII mendekoa, eta fedeari buruzkoa dela, Jainkora arrazoiaz ezin dela heldu adierazteko. Bukatzeko, Altubek esaten die maitasun porrot bati buruzko istorioa idatzeko, nota igotzeko. Klasea bukatzean, Altube eta Miren hizketan hasten dira, eta Altubek bukatzen du esaten Mireni ez garela sufritzeko jaio.
Miren atera eta Groseko hondartzako murruan bermatuta ikusten du Said. Bere ondora doa, isilik daude biak luzez. Saidek bihotz taupada biziak sentitzen dituela dio. Oinez abiatzen dira. Saidek nota igotzeko bere amaren herriko istorioa kontatzen du: neska gazte bat gurasoek aberats batekin prestatu zioten ezkontzari uko egin, eta azkenean artzain batekin ihes egiten du Espainiara, baina artzainak tratu txarrak ematen dizkio, eta neskak ihes egin behar du berriz ere. Mirenek ikusi zuen film baten istorioa kontatzen dio, "Les parapluies de Cherbourg". Istorioa: neska bat hardun geratzen da baino maitaleak gerrara joan behar du, maitalea itzuli baino lehen aberats batekin ezkontzen da, maitalearekin izandako alaba haziko da familia berrian; maitalea gerratik itzui eta ezkonduko beste batekin, tailer mekanikoa irekiko du. Filmaren bukaeran, biak topatzen dira, emakumea garajera joan behar duenean, Eguberria da, kasualitate hutsa izan da; oso gutxi hitz egiten dute elkarrekin. Eta horrela bukatzen da filma, eszena triste batekin. Mirenek esaten du tristura sentitzen duela filmari buruz, baino ez bukera tristea delako, baizik eta berak tristura hori sentitzen ez duelako. Tristura sentitzen du egoera horretan tristura sentitzeko gauza ez delako, alegia erromantizismoa galdu duelako. Saidek ulertzen dio. Bapatean, Mirenek Klararen amaren deia jasotzen du: ospitalera etortzea nahiko luke, Klara animatzeko. Mirenek esaten dio Saidi bera ere etortzeko, Saidek ezetz, baina Mirenek esaten dio esateko besterik gabe gelako mutil bat dela.
VIII kapitulua
Diru pila kostatuko zitzaion lore sorta batekin agertzen da Said. Mirenekin busa hartzen du ospitalera. Iristen direnean, Klararen ama ez doa gelatik, eta noski gazteak moztuta geratzen dira. Klara isil-isilik. Amak Saidi galdetzen dio ea marokiarra den, eta mespretxuz tratatzen du.
Busez bulebarrera jaitsi, eta Said nahiko jota dago, Klararekin ez duela ta etorkizunik, bere amak erakutsi duen jarreragatik. Mirenek kasurik ez egiteko esaten dio. Said karnetaren bila hasten da, uste du galdu duela, marokiarrak karnetik gabe ezin direla ibili dio. Bero egiten du eta hondartza paretik doaz. Said jota dago, etsirik, nahiko lukeelako jatorririk ez izatea, eta aldi berean leku guztietakoa izatea. Mirenek ulertzen du. Saidek esaten dio Mireni neska zoragarria dela. Halako batean, trumoia hasi, jendeak alde egin, eta biak biluztu eta bainatu egiten dira, inozente biak. Mirenek erabakitzen du gauean Klarari ezer ez esatea gertatuari buruz, eluke ulertuko eta auskalo ze pasako zitzaion burutik.
IX kapitulua
Klara institutura itzuli eta denon arreta erakartzen saiatzen da, bere esperientzia kontatuz. Flakatu da pixka bat. Miren beldura da Saidek hondartzakoaz zerbait kontatu dion, baino egunak pasa eta badirudi ezetz. Klarak sekretu bat kontatzen dio Mireni: bere urtebetetzerako festa bat antolatu duela Landetako etxean, Miren gonbidatuta dago, eta Saidi ezer ez esateko. Izan ere, amak esan dio institututik aterako duela bere klase sozialekoa ez den batekin ibiltzen da. Sekretua gordeko dio Mirenek, bainio ez zaio ongi iruditzen Saidekin egiten ari dena. Saidek urtebetetzerako afari bat egin nahi du begetariano batean, Mirenekin eta Klararekin, baino Klarak uko egiten dio, aitzakitzat oraindik sendatzen ari dela tripetatik. Miren zapuztuta, harrezkero oparia erosita zuelako, amak Landetako festarako erosia zuen perfume garestiaz gainera. Azkenean, Saidek opari bat egin nahi dio, eta parke batean zitatzen dira. Saidek ardo kaxa bat ematen dio, zuloekin, eta Klara flipatzen dago, oso pija delako bera, ireki eta hamster bat da, kaiolan. Klarak itxurak egiten ditu, baino garbi dago hamsterra ez zaiola gustatzen. Klarak etxera iotzuli nahi du eta Saidek eta Mirenek laguntzen dute. Agurtzean, Klarak esaten dio Mireni eta berarekin igoko den, zerbait eman behar dio eta. Said agurut, biak igo, eta Klarak hamsterra hartzeko esaten dio, bere amak nahiko ez duelako etxean animalia hori. Mirenek hartzen du hamsterra, uste du bete etxean utziko diotela. Etxean, egun batzuetara, Otzetako amona agertzen da, bere amaren ama, dentistara etorri behar zuelako, eta amonak ez du begi onez ikusten hamsterra. Gaixotasunak ekarriko dituela dio. Zorion izena jartzen diote hamsterrari, Said izen arabea Zorion baita euskaraz. Bide batez Saiden istorioa kontatzen die, nola Klarak ez duen gonbidatu Landetara. Mirenen ama sumintzen da, esanez Klararen ama klasista hutsa dela. Mirenek esaten die Said mutil guapoa, azkarra, eta ona dela. Eta ama hunkitu egiten da. Martxel ere arrazakariaren aurkakoa da. Hala ere, Mirenek ez du oso garbi ama benetan arrazista den edo ez, ze beste alde batetik errumano zabol miatzaileak eta kale kantoietako moroak ez zaizkio gustatzen.
Ama eta amona beti daude errietan. Amonak zigalak erosten ditu, eta Mirenek ez ditu jan nahi. Basakeria iruditzen zaio, zigalak bizirik ekarri eta uretan irakiten jartzea. Martxelek ulertzen du Miren. Ondoren, amona hasten da esaten Otzetako giroa asko aldatu dela, emakume musulmanak daudela, guztiz tapatuta, eta horiek integratu beharko liratekeela. Mirenen amak aurka egiten dio, arrazismoaren aurkakoa denez teorian, eta amonak azkenean etxetik alde egiten du, minduta. Amonarentzat ez dago munduan Otzeta bezalakorik.
X kapitulua
Mirenek bere gelara alde egiten zuen ama eta amona errietan hasten zirenean. Amak badaki mina egiten liskarretan, trapu zaharrak aireratzen ditu. Berehala pasatzen zaio, ordea. Amonak ordea, oso gaizki pasatzen du.
Martini asko gustatzen zaizkio animaliak, albaitaritza ikasi nahi zuen, jakin arren nota altua eskatzen zutela sartzeko, eta bera kanpoan geratuko zela ziurrenik. Kontua da Martin hamsterra amaestratzen hasi zela. Beethovenen musika jartzean, arratoiak esnarazi eta etxolatik ateratzea, modu graziosoan, lortu zuen. Bideoz grabatu, eta Klarari erakutsi zion. Klarak bideoa bidaltzea eskatu zion, Saidi bidalti eta hari hamsterra zaintzen ari dela sinetsarazteko. Mireni ez zaio ongi iruditzen, baino azkenean pasatzen dio bideoa. Denbora gutxira, klase osora zabaltzen da bideoa, eta ustez Klararena den hamsterra oso popularra egiten da. Said txoratzen dago Klararekin, sinetsita berak amaiestratu duela hamsterra, eta beraz neska trebea eta pazientea dela. Hala esaten dio Mireni, baina Mirenek ez du esaten, sekretua gordetzen du. Mirenek amorrua sentitzen du, baia ere Said oso inozo ikusten duelako istorio horretan. Klarak bideo berriak eskatzen dizkio, baina ez dira lehenengoak bezain ongi iruditzen. Mirenek tentazioa du bideoetan bere etxean grabatuta daudela adierazten duten aztarnak uzten. bideotan, baina azkenean ez du egiten. Klarari ea azkenean egia esan behar duen, eta Klarak ez salatzea espero duela erantzuten dio. Aukera aprobetxatuz, Mirenek galdetzen dio ea benetan Said gustatzen zaion. Eztabaidan hasten dira, eta Klarak aupegiratzen dio beti interesantearena eta inteligentearena ari dela wegiten, liburuak irakurriz eta. Eta beti aholkuak ematen ari dela. Mirenek ukatu egiten du guztia, eta esaten dio Said gustatzen ez bazaio, esperantza faltsurik ez emateko. Klarak azkenean esaten dio baietz, gustatzen zaiola Said, baina ez duela berarekin konprometitu nahi, harremanak etorkizunik ez duelako. Eta konturatu dela berari ere, Mireni alegia, gustatzen zaiola. Miren isildu egiten da: Klarak mespretxatzen duena berak maite duela adieraztea ukatzea mutilari traizioa egitea iruditzen zaio.
XI kapitulua
Hurrengo asteetan Mirenek Klara eta Said ebitatzen ditu. Bizikletaz doa klaseetara, haiekin ez topatzeko. Egun batean Saidek berarekin geratu nahi duela esaten dio, parkean. Zain dagoen bitartean Saiden aitaren dendara doa, eta han ata izango dena eta beste bat ikusten ditu, eta haiek komentario lizuna egiten dioe, platano baten bila etorri ote den. Mirenek alde egiten du, lotsatuta. Said iristen da eta Klararekin utzi behar duela kontatzen dio, ez du utzi oraindik baino bukatu dela dio. Ez dutela etorkizunik berarekin. Garbi ikusi zuela amaren jarrera ospitalean, arrazista eta. Mirenek Klara maite duen galdetzen dio. Saidek dio dezepzionatu duela: hamsterraren gezurra badaki. Zorion izena jartzean jakin zuen ezinezkoa zela Klarak hamsterra edukitzea, Klarak ez baitaki Said izena Zorion denik, Mirenek bakarrik daki; gainera garbi ikusten du ezinezkoa dela Klara hamster bat horrela amaestratzea. Mireni bakartu egiten dio, ulertzen duela, leiala izan nahi zuela lagunarekin. Taberna batera gonbiodatzen du, baina Mirenek dio ezetz, gainera bra musulmana izanda, ezingo duela. Saidek dio noizean behin bakarrik edaten duela. Hondartzara doaz, olatuez hitz egiten dio Saidek, sur egiten du udaran, baina orain negua da eta bera oso hozbera da. Saidek biluzik elkarrekin bainatu zirenekoa gogoratzen duen galdetzen dio Mireni. Mirenek baietz. Saidek dio ez duela inoiz ahaztuko. Miren emozionatu egiten da.
XII kapitulua
Azkenean Mirenek eta Klarak Saidi buruzko kontuak argitzen dituzte. Klarak esaten dio Said gustatzen zaiola baino azkenean bere anaiaren lagun teleko batekin aterako dela, eta baita ere badakiela bera, Miren alegia, Saidekin maiteminduta dagoela. Eta esaten dio baita "nahi baduzu, zuretzat" antzeko zerbait, Miren mindu ere egiten duena, Said mespretxatzea delako. Mirenek ez du inoiz ahaztuko Klararekin hitz egin duen egun hori, egun horretan bi marokoarrek egin duten Franfurteko atentatua gertatu delako.
Egun berean, Saidek Marokoko pastelen kaxa bat ematen dio, amak egindakoa. Etxera eramaten ditu, eta bazkarian ateratzen ditu. Amona ere han dago, dentista zuelako berriz. Mirenek emozionatuta hitz egiten du Saidi buruz, eta etxeko denak konturatzen dira horretaz. Argazkia erakusten die, eta Martxelek aitortzen du ederra dela mutila. Telebistan atentatuaren berria ematen dute, eta denak Mireni begira jartzen dira. Zorion hamsterra zaintzera doa Miren.
Institutura doa. Ikasle harro batek Najam izeneko neska marokoar herabe bati, Najam izenekoa eta buruko zapia eramaten duena, eraso egiten dio. Neska isilik geratzen da baino Mirenek aurre egiten dio mutilari. Gelan, Iñaki Altubek esaten die ea zer gertatzen den, eta Mirenek kontatzen du. Altubek euskal gatazkaren adibidea jartzen du, ea norbaitek ezagutzen duen ETAren biktima bat, ea batzuek baietz esaten dute. Altubek dio, ETAren aitzakiarekin, abertzaleak gaitzetsi zituela jende askok, arrazoirik gabe, eta gauza bera gerttazen dela musulmanekin. Ateratzen direnean, Mirenek galdetzen dio Saidi ea zergatik geratu den isilik gelan: gauzak ez dituela garbi esaten du, batzuetan islamari uko egiteko tentazioa duela horrelakoak gertatuta, baina aldi berean islama errespetatu ere egiten du. Najam pasatzen da isilik ondotik, eta gizajoa dela dio Saidek. Mirenen etxera bidean dira. Miren solidarioa da, baino neska biktima izatea bilatzen ari dela ere esango luke. Mirenek azkenean esaten dio Saidi bere kulturako gauza eta alde onak gorde behar dituela. Mirenen etxeko portalean daude jada. Eta bapatean, Mirenek "maite zaitut" esaten dio. Mutila begira gelditu da, eta azkenean berdina esaten dio. Mirenek mutilaren esku bat hartu eta estutzen du. Elkar agurtu eta Miren etxean gora doa.
XIII kapitulua
Etxera iritsi eta Martxel umore txarrez dago. Epaitegietan egonda laneko kontu desatsegin bat dela eta. Baina azkenean esan nahi duena da, epaitegiko langilearen mahai gainean ikusi zuela paper ofizial bat, non poliziak eskatzen dion epaileari telefono baten deiak espiatzeko baimena. Nahi gabe, telefono zenbaki hori geratu zaio buruan, eta apuntatu egin du. Martinek dio agian droga trafikatzaile batena dela dela telefonoa, eta informazioa hari saldu diezaioketela orain. Txantxetan, noski.
Biharamunean, Martxelek eskatzen dio Martini bere kartera ekartzea gelatik. Martinek aukera aprobetxatzen du telefono zenbaki hori hartzeko eta Mireni erakusten dio. Esaten du baita ere deitu duela kabina batetik, eta andre batek "alo" esan diola, kolgatu aurretik. Mirenek errieta egiten dio, eta papera kentzen dio. Martini zinarazten dio asuntua ahaztuko duela. Martin badoa, eta Miren bere gelan geratzen da ikasten. Martini hartutako papera hartu eta telefono zenbakia ikusten du: Saiden etxekoa da!
Zorabiatu egiten da. Saiden etxeko telefonoa da, Klararen urtebetetzearekin bat datorrena. Baina ziur dago polizia ez dabilela Saiden atzetik, ziur dago Saidek ez duela ezer egin. Ez du uste bere aita ezertan sartuta dagoenik, eta ama ezta ere. Ez du afaldu ere egin nahi, tripako mina duela esaten dio amari. Jarraitzen du pentsatzen: agian polizia Saiden aitaren nagusia bilatzen ari da, dendako jabea, zeren Said eta bere familia dendan beratan bizi dira, atzealdean. Interneten telefonoaren jabea bilatzen du, baina damutzen da, poliziak interneteko bilaketak ere aztertzen dituelako. Baina badu aitzakia, Said gelakidea delako. Gelatik atera eta familia ikusten du sukaldean. Bizkotxo zatia afaltzen du. Zorioni buruz ari dira hizketan, gizentzen ari da eta. Martinek dio animaliak ez direla pertsonak bezala, ez dutela neurrigabe jaten, neurrian baizik. Martin kexatzen da bere bizikleta txikiegia dela. Mirenek esaten dio saiatuko dela ama konbentzitzen handiagoa erosteko. Gelara doa, eta Saidi mezua bidaltzen dio whatsappetik: berarekin gogoratzen dela. Saidek dio lanean dagoela dendan, patata zakuak husten. Eta musu bat bidaltzen dio. Martxel sartzen da gelara, ea zerbait gertatzen zaion, Miren ezetz eta eskertzen dio musua ematen. Saiden mezua heltzen da bitartean, ohera doala berarekin amets egitera.
XIV kapitulua
Said ez da institutura agertzen hurrengo egunean. Kezkatuta dago Miren, telefonoaren istorioagatik ote den. Itxarotea erabakitzen du. Aldi berean, Klara fardatzen ari da bere nobio berriaz, eta Landetako etxean egin behar duten festaz, bere ohiko lagun taldean. Miren ere fonbidatzen du, baina argi utziz Said ezetz. Baino Mirenek dio Otzetara joan behar duela. Najam pasatzen da ondotik, eta Saidi buruz galdetzen dio. Eta betikoa, neska atsegin dui, baina higuin moduko zerbait eragiten dio bere jarrera biktimistak, musulmana izateagatik. Saiden mezua hartzen du: aitak eta dendako nagusiak auto istripua izan dute, ezer larririk ez, eta bera geratu da dendan. Urduri dago Miren, telefonoasren istoriarekin. Arratsalderako geratzen dira, dendan bertan. Saidek ilea Cristiano Ronaldok bezala moztu du, eta Mireni ez zaio gustatzen. Amak moztu dio. Amak aurkezten dio, emakume zahartua, bere amaren adinekoa izan arren, eta beloa daramana. Ez daki gazteleraz oso ondo, eta "muy guapa" esaten dio behin eta berriz. Te marokoarra prestatzen dio Saidek. Saidek oparitu zizkion pasta horietatik beste batzuk jaten ditu. Etxebizitza oso xumea da., eta Saiden ama beti da lanean, garbitzen eta. Triste egoten da baita, bere senarrak maitalea duelako, errubia bat, ile tindatuarekin. Telefonoak jotzen du. Osaba Amir etortzekoa zen Europako hiri batetik, baina azkenean ezin du. Saiden ama tristetu egiten da.
Said eta Miren dendatik ateratzen dira. Saidek pedido bat entregatu behar du, eta karretilla batekin doa kaletik. Mirenek ez du lotsa sentitzen, eroso doa. Saidek galdetzen dio ea zergatik ikusi nahi zuen, Mirenek besterik berarekin egon nahi zuelako, baina azkenean galdetzen dio ea bere osaba ez den izango fanatiko bat. Said harrituta, ea zergatik dioen hori. Mirenek telefonoaren istorio guztia kontatzen dio. Saidek esaten dio ez kezkatzeko, hori guztia mairuak direlako gertatzen dela. Eskertzen dio kontatu izana. Dendara itzuli, aita itzuli da. Platanoaren komentarioa egin zion gizona da. Eta ez zaio gustatzen Mireni. Saidi errieta egiten dio, lana egin behar eta Mirenekin dagoelako.
Miren etxera doa, eta emozionalki ahaul daog,. Martxelekin topatzen da igogailuan eta zer moduz galdetzen dio, ez baitu ondo ikusten. Mirenek ondo dagoela dio, eta erlijioaz hasten dira hizketan, etxean. Amak elkarrizketa aditu eta ea erlijioaz zergati kari diren, Said burua nahasten ari zaion. Eztabaida gogorra dator, amaren eta alabaren artean. Mirenek esaten dio amari arrazista dela. Martxelek gauzak lasaitu nahi ditu. Martin azaldu eta ikastolan mairu batek haxixa saltzen duela dio, amaren alde. Miren bere gelara doa, afaldu gabe. Saidi mezua bidaltzen dio, nahi lukeela berarekin egon. Saidek broma bat egiten dio eta Mirenek maitasunez agurtzen du, emotikonoak jarrita.
XV. kapitulua
Larunbata da eta ama eta Martxel Otzetara joateko asmoa dute hango festak direlako eta familiarekin afaltzeko ohitura dutelako. Mirenek esaten du azken orduan joango dela, busez, lagun baten urtebetetzea ospatu behar duelako. Egia hau da; Saidekin amets egin duela eta berarekin oheratu nahi duela, ama eta Martxel kanpona daudela profitatuz. Garbi dauka oheratu nahi duela, "Ez da ez" leloaz gainera "bai bai da" ere berea da, Anari entzunda bezala, hark esaten baitu emakume batzuek ezezkoa esaten zutela zoritxarrez aspaldian, benetan desio zutenean gizon batekin oheratzea. Miren ez da inoiz oheratu mutil batekin, gehienez zirritan egin, Ulia mendian.
Larunbat goizean bertan Saidi deitzen dio, etxean berarekin afaldu nai duela esaten dio. 20:30tan geratzen dira, Miren joango da bila fruita-dendara. Goizean gela txukundu egiten du. Amak Otzetara eramateko gauza batzuk behar ditu, eta lagundu egiten dio, aukera aprobetxatuz amari galdetzeko disimuluz zeintzuk diren jaki kalitatezkoenak, non erosi behar diren. Bazkaldui egiten dute, eta kostata baino azkenean alde egiten dute etxetik ama eta Martxel, Mirenek zin eginez azken autobusa hartuko duela Otzetara. Amari egia esan ez zaio gustatzen Otzetara joatea, Etakide izandako Mirenen lehengusu batekin elkartu behar izaten delako, eta sutan jartzen da heroi moduan tratatzen dutenean. Azkenean badoaz, eta Miren afariko gauzak erostera doa: izokin ketua, arrain pudina, entsalada errusiarra eta euskal pastela. Kandelak erosten ditu, Lentzeria denda batera doa, eskaparatea ikustera, baina azkenean ez du ezer erosten. Burura datorkio Saidek Klara inoiz biluzik ikusi duen. Jantziko dituen arropa dotoreak erabakiotzen ditu. Etxean izarak ladatzen ditu. Dutxatu egiten da eta pubiseko ilea zertxobait moztu. Telefonoak jotzen du eta ez du hartzen. Pozik dago, urduri, eta sentsualtasunez betea. Amarekin hondartzan dagoen argazki markodun bat kentzea pentsatzen du. Telefonoak jotzen du, hartzen du eta kolgatu egiten dute. Afarirako gauzak pestatzen ditu. Ez makillatzea eabakitzen eta amaren perfume garestiko tanta bat ematen du. Krema pixka bat ere bai. Amaren bideo bildumari errepaso egiten dio, Saidekin filmen bat ikusiko duela pentsatuz.
XVI. kapitulua
Saiden bila doa. Oso guapo dago. Miren ere bai. Saidek arrosa txuri bat ematen dio. Paseatzera doaz, eta Mirenek maitasuna egin nahi duela aitorzten dio, baina presiorik gabe. Kondoiak erostera doaz. Mireni 42ko uda filmeko irudi bat etortzen zaio, non mutil gazteak kondoiak erosi behar dituen, Farmazian txanda heltzen zaie eta Saidek eskatzen ditu, lasai eta serio. Mirenek lotsa pixka bat sentitu du, eta bera izan balitz, berak lehenago bste zerbait eskatuko zuela esaten du, 42ko udako mutilak bezala. Tontoa ez izateko esaten dio Saidek.
XVII. kapitulua
Said Mirenen etxera heldu eta liluratuta dago etxea zein handia den. Mirenek amari deitzen dio, esateko autobusa galdu duela. Amak ez doo sinesten, eta ea Saidekin dagoen galdetzen dio. Mirenek ezetz dio behin eta berriz. Hala ere, amak esaten dio Saidekin egotekoa bada, kondoiak hartzeko. Afaltzen hasten dira, baina Said etxeko bazter guztiei ateratzen die argazkia, etxean dauden artista ezagunen koadroei eta Mireni ere bai. Osaba Amirri bidali nahi dio Mirenen argazki bat. Eta serio, aitortzen dio osabari esan diola telefonoa kontrolatuta dutela. Miren minduta dago, berak emandako informazioa sekretuan gorde duelako, baino aldi berean badaki ezinbestekoa zela azkenean osabari kontatzea. Mirenek pelikula bat ikustea proposatzen dio, eta azkenean 42ko uda pelikula aukeratzen dute, kondoiak eorstean Mireni gogora etorri zaion filma. Pelikulak 15 urteko mutil gazte baten eta emakume helduago baten arteko maitasun istorioa kontatzen du. Emakumeak, Dorothy izenekoa, senarra gerran hil delako berria jasotzen du. Berehala jada ezagutzen duen mutilak, Hermie izenekoa, atea jo, eta azkenean oheratu egiten dira. Biharamunean, mutilak gutun bat aurkitzen du, non emakumeak onena desio duen mutilarentzat, eta gertatutakoa inoiz ahaztuko ez duela esanez agurtzen duen. Miren eta Said ere dantzan hasten dira isilik, filma bukatutakoan, eta Mirenek filmarekin duen lilura adierazten dio, baina Saidek inoiz burutik pasa ez zaion ikuspuntua ematen dio, agian ez zuela hain irudi ona izango filmaz emakumea itsusia balitz, eta mutil gaztearen ordez, neska gazte balitz, eta emakumearen ordez, gizon bat. Miren nahasi sentitzen da ikuspuntu berri horrekin. Bapatean, sentsazio arraroa du: hilekoa jaitsi zaio. Komunera doa, konpresa jarri eta Saidi aitortzen dio ezin duela. Saidek ulertzen du eta lasai egoteko esaten dio. Oheratu egiten dira, eta Mirenek berriz dio ezin duela, Saidek ez dela ezer gertatzen, baina azkenean Mirenek ezin dio gogoari eutsi eta Saiden zakila bere barruan sartzen du.
XVIII. kapitulua
Biharamunean, igandean alegia, Miren esnatu egiten da, amaren gelako irrati-iratzargailuarekin. Hura itzaltzera doa baino albistegian aditzen du Parisen atentatu bat izan dela, Saint Michel geltokian. Saidi abixatu eta guztiz asaldatzen da, arreba eta osaba Amir han daudelako. Arrebak gainera, geltoki horretatik gertu lan egiten du. Deika hasten da, baina arrebak ez dio hartzen, Jantzi eta korrika ateratzen da etxetik.
XIX. kapitulua
Igandean bertan, Mirenek Otzetarako autobusa hartzen du. Aurretik lehengusinarekin eta bere lagunekin egon da, aspertuta txorakeriak baino esaten ez dituztelako. Gero, senitarteko guztiekin mezatara doa, gizonak eta emakumeak alde banatara. Lehengusina eta lagunak jaun hartzera doaz, meza aurretik beste neska batzuk kritikatzen ibili diren arren. Irteeran Miren haiekin elkartu eta mutil batzuk inguratzen zaizkie, eta euskara itxia duelako asko ulertzen ez dion mutil baten piropo ergelak aditu behar ditu. Nobioa duela esaten dio, bidaltzeko. Lehengusinak nobioaren berri esaktu eta Mirenek Saidekikoa kontatzen dio, eta noski berehala lau haizetara zabaltzen da berria. Bazkarian, atentatua aipatzen da senitartekoen artean, eta hortik gaia immigraziora lerratzen da, nola herria musulmanez betetzen ari den: batzuk kontra (amona barne), integratzen ez direlako; eta beste batzuk alde. Lehengusinak dio bere nobioa marokorra dela. Eta denak aho zabalik geratzen dira, ama ere bai, eta bereziki amona. Bazkaria amaitu eta amari esaten dio pelma bat gainetik kentzeko esan zuela nobioa zuela, baina egia dela Said gustatzen zaiola. Autoan Donostiara itzuiltzeko satu eta wazapa bidaltzen dio Saidi esanez kezkatuta dagoela.
XX kapitulua
Astelehenean institutura joan baina Saiden arrastorik ez dago. Beste wazap bat bidaltzen dio. Klarak hari buruz galdetu baino gainetik kendu nahi du. Klaseak bukatu eta fruita-dendara doa, pertsiana erdi-jaitsita dago. Burua azpitik pasa, eta Saidi deitzen dio, azkenean Said ateratzen da, nekatu itxura du. Arreba ondo dagoela esaten dio, baina poliziak denda miatu duela, aitak maitale errubiarekin alde egin duela, eta dendako nagusiak dendatik bidaltzen dituela bera eta ama. Ilunabarrean doaz Marokora, Paristik itzultzen ari den marokoar txofer baten kamioian. Ez dute beste interbiderik. itzuliko dela esaten dio Saidek. Detiuko diola iristean. Baina geroztik ez zuten gehiago elkar ikusi.
XXI kapitulua
Alperrik egon zen Miren egunetan zehar deika. Azkenean beste ahots batek hartu zion, telefono zenbaki hori hartu berria eta berea zela esanez. Fruta-dendan hegoaemerikar batzuk hartzen dituzte. Institutuan jendea galdezka dago, baina Mirenek ez daki ezer, hasieran mutilask abandonatutako neska moduan tratazen dute. Baina azkenean Saidetaz ahazten doaz.
Amarengan jartzen du konfiantza pena arintzeko. Emakumez emakume bezala hitz egiten dute. Amak ja ez du ume bat bezala tratatzen. Triste dago guztiz, bere gelan pasatzen du denbora asko, eta etxekoek ulertzen dute. Esperantza du hasieran Said azalduko dela, baina denbora aurrera doa eta esperantza zena kezka bihurtzen da, ea zerbait gertatu zaion Saidi. Marokotik klandestino ateratzean ezbeharren bat izan duen, beste immigrante askori gertatzen zaien bezala. Saiatzen da Herrerako meskitan informazioa bilatzen, hara joaten baitzen osaba Amir, baina mesfidantzaz hartzen dute han, eta azkenean ez itzultzeko esaten diote. Iñaki Altube irakasleak bazuen harremana osaba Amirrekin, eta hari galdetzean, dezepzioa hartzen du: Altuberen iritziz, ez da oso gizon argia. Saidek miretsi egiten zuen, baina noski bere osaba zelako. Mirenek aitortzen dio Said maite duela. Altubek zuzendariak emandako informazio konfidentziala ematen dio: polizia aitaren atzetik dabilela, eta Said eta bere ama Marokora itzuli direla. Altubek esaten dio ez abandonatua sentitzeko, Saidek zerbaitengatik ezingo duela deitu. Mirenek dio ez dagoela abandonatuta, eta bakarrik ondo dagoen jakin nahi duela. Altuberi ideia bat bururatzen zaio: idazkaritzan agian Saiden jaioterria ezaguzten dutela, haren fitxan jarri behar duela. Buruz badaki Demnate hiri ingurukoa dela, Marrakechetik gertu. Baina azkenean Donostiako helbidea dute. Mirenek Saiden izena eta Demnate hiriaren izena bakarrik jarrita gutuna bidaltzea pentsatzen du. Aukera eskasak daude, Altubek dio saiatzeko, probabilitatea eskasa dela, baino lor dezakeen zoriona infinitua (Blaise Pascalek Jainkoaren existentziari buruzko argudioan bezala). Ez duela ezer galtzen gutunak bidaliz. Azkenik, Altubek esaten dio denbora ez alperrik gastatzeko, Penelope mitikoa Ulissesen zain bezala, puntua egitea. Asko ikasteko gomendatzen dio. Eta Altube badoa bizikletaz. Mirenek kartazala eta ziglua erosten ditu, eta ilusio berria pizten zaio.
XXII kapitulua
Gutun laburra idazten dio, ea ondo dagoen eta laguntza eskainiz, behar badu. Maitasun hitzik ez. Igorlearen izenik ez du jartzen, gutuna itzul ez dain eta Martxelek eta amak postontzitik har ez dezaten. Astebete pasa berririk gabe eta gutun gehiago bidaltzebn ditu, 27 gutun guztira, hogei eguneko epean. Eta azkeneko bat, hori bai, bere izen eta helbidearekin. Egun batzuetara azkeneko hau itzultzen da etxera, eta bera bijilatzen egon arren, amak hartzen du gutuna. Amak esaten dio zergatik ez duen mutila ahazten, Mirenek dio ondo dagoen baino ez duela jakin nahi, beldurrez egoteko arrazoiak dituela. Martxel urteroko bidaia prestatzen ari da, autokarabanaz, eta Mirenek Marokora joatea proposatzen die, Said bilatzeko. Martxeli istorio guztia kontatzen dio: Altuberekin izandako elkarrizketa (Pascalen argudioa) eta gutunei buruzkoa. Amak ez du nahi, esaten du oso probabilitate txikia dagoelako Said aurkitzenko. Martxel ideia ponartzen du eta Demnateri buruzko informazioa bilatzen du Interneten. Ilusionatu egiten da bidaia horren aukerarekin, gainera bidaiari zentzua emango lioke. Miren animatzen doa, Martxel aukera kontsideratzen ari dela ikusita.
XXIII kapitulua
Azkenean usteak ustel, eta ama ere konbentzitu arren, Martxek bizkarrena mina hartu, hernia batengatik, eta bidaia bertan behera utzi behar dute. Miren kezkaturik egon arren Saidi zer gertatu ote zaion, erabakia ez zaio hain frustragarria.
Opor egunetan, Miren Klararekin doa Landetako etxera, Klararen nobioarekin. Han nonbioaren lagun bat ezagutzen du, eta harekin ibiltzen hasten da, Klarari mesedea egin eta laurok elkarrekin ateratzeko. Mutil ona da, baina pixka bat plasta, eta azkenean utzi dute.
Aurrerago aldaketa klimatikoari buruzko bilera batean, beste mutil bat ezagutzen du, mobida sozialetan oso sartuta, eta haren bidez immigranteei gaztelera klaseak ematen hasten da Grosen bertan. Mutila atsegina da, berritsua, eta ez aspergarria, aurrekoa bezala. Mirenek gabezia bat nabaritzen du harremanean, baina jarraitzen du berarekin. Egun batean ordea, neska batekin musuka ikusten du mutila, eta orduan bai uztea erabakitzen du.
Neguko egun batean, amarekin doa Tabakalerara, "Ma nuit chez Maud" film klasiko eta intelektuala, 1960ko hamarkadakoa, ikustera. Ondoren, hitzaldia dago Faustino Iturbe idazlearen ahotik, non Pascalen argudioa ere aipatzen duten. Gero, ama hara bildutako ezagun batzuekin elkartzen da zerbait hartzera eta bakarrik uzten du Miren lagun haietako baten iloba batekin, bere adineko mutila. Mirenek pentsatzen du, ez dela kointzidentzia eta prestatu egin dutela enkontrua mutilarekin. Biak aurkezten dira: mutila Teo da, Gasteizkoa, eta Donostian dago Musikene musika zentroan txelo proba bat egin behar duelako, nahiz eta aitak ez duen nahi musikara dedikatzea. Filmaz hitz egiten dute gero, nola filmean zoriak bizitzan duen eragina den gaietako bat, egia esan beraiei gertatu zaien bezala. Egia esan, hasiera batean Mirenek ez zuen oso gogoko mutila, baina interesatzen doa. Filmaren amaierako eszenak Maud eta berarekin harremana izandako mutila topatzen dira urte batzuetara, mutila ja ezkonduta eta haurrekin. Maudek elkarrekin pasatako gaua gogorarazten dio, baina azkenean horretan bukatzen da filma. Mutilari tristea iruditzen zaio, mutilak bizitza familiar arruntaren hautua egin duelako, Mirenek kontra egiten dio, auskalo zer gertatuko zen Maudekin jarraitu izan balu. Onartzen du Mirenek ez duela oso ikuspen erromantikoa. Saidekin eseri ohi zen parkeko bankutik pasatzen dira, eta hutsik badago, zerbait ona izango dela bururatzen zaio Mireni, azkenean hutsik dago, eta pentsatzen du burutik lehen pasatu zaiona txorakeria dela. Saidekin gogoratzen da harekin Les parapluies de Cherbourg filma ikusi zuelako. Saguesera doaz elkarrekin, asko hitz egin gabe. Mirenek dio medikuntza ikasi nahi duela, nahiz eta seguru ez egon. Mutilaren izena Teo da, eta esaten dio beti bihotzari jarraitu behar zaiola. Itsasoa ikusten dute, Teorentzat zoragarria, Miren ohituta dago. Teok geratzeko esaten dio, eta Mirenek nahiz eta klaseak eman behar dituen, geratu egiten da pixka bat gehiago. Teok esaten dio oso neska interesantea eta zentzuduna dirudiela. Elkarri telefonoak ematen dizkiote. Eta Miren immigranteei klaseak ematera doa.
XXIV kapitulua
Klaseetan neska berri bat azaltzen zaio, marokoarra. Madriletik dator, handik ihesi, senarrak tratu txarrak ematen dizkiolako. Kontatzen dio gurasoek bere ezkontza prestatu zutela aberats batekin, baino berak nahiago zuela gogoko zuen mutil gazte batekin eta harekin egin zuen ihes Madrilera. Eta han hasten dira tratu txarrak. Ezin da senarrarekin itzuli, eta ezta familiarekin ere, ihes eginez haien izen ona zikindu duelako. Bihotzari kasu egin dio, eta huts egin du. Hemen ere erromantizismoak bere alde iluna erakutsi du. Mirenek Saiden argazkia erakustea pentsatzen du, baina azkenean erabakitzen du ezetz. Mirenek gogoratzen ez duena da neska hori Saidek Altuberen klasean kontatu zuen istorioko neska berdina dela!
Kanpora atera eta Teo dago zain. Gauza bat esan beharra ziola derrigorrez. Esaten du eguzkia sartzen ikusi duela, eta izpi berdea ikusi duela. izpi hori elkarrekin ikusten dutenka maitemindu egiten omen dira. Maiteminduta dagoela aitortzen dio Mireni, eta ateratzeko eskatzen dio. Mirenek pentsatu behar duela dio.
XXV kapitulua (azkena)
Urteak pasata jasotzen du Saiden gutuna. Amak ematen dio. Gelara joan, bere apunteak utzi eta irakurtzen hasten da. Azkar irakurtzen du, ondo dagoela dio, aitari eta osabari buruz berririk ez, arreba ondo dago. Eta gero arretaz: poz handia eman ziola bere gutuna hartzeak, botila bat itsasora botatzea bezala izan dela baino iritsi zaiola. Lagun bat Marrakexen papera birziklatzen ibiltzen dela eta, eta Korreosetik bidalitako zaborretan aurkitu zuela gutuna eta berari eman, ezagutzen zuelako. Miraria da. Denda miatzean, telefonoa kendu ziotela kontatzen dio. Eta hortik dakite berak eman ziola informazioa osabari, dendako telefonoa pintxatuta zegoela. Marokoko poliziari esan, eta haiek atxilotu eta torturatu zuten, baino ez zien ezer esan, ezta Mireni buruz ere. Gutuna bukatzen da esanez egoera ikusita, argi ikusi zuela onena bata besteaz ahaztea zela onena, bereziki Mirenentzat. Beti zure, Said, esanez agurtzen da. Telefonoak jotzen du bi aldiz, Teok txeloz jotako Alaitasunaren Oda da, Zorion hamsterrari jartzen zioten musika. Ez du hartzen. Leihora doa, eta itsasoari begira jartzen da: antxeta batek bueltak ematen ditu xuabe eta dotore, zeru ederrean.
AMAIERA
Pertsonaiak eta tokiak
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.