Mirari ekonomikoa


KategoriakEkonomia

Mirari ekonomikoa herrialde edo eskualde batean gertatzen den susperraldi ekonomiko, bereziki susperraldi hori eredugarria denean eta oinarri zailetatik eta oztopoak gaindituz gertatu denean. Mirari ekonomikotzat hartzen dira adibidez Japoniakoa Bigarren Mundu Gerraren ondoren eta Espainiakoa 1960 ko hamarkadan. Ohartarazi behar da ordea mirari ekonomikotzat hartu diren hainbat susperraldik gainbehera izan dutela ondoren, ustezko mirari ekonomikoak sortutako hazkunde ekonomikoak ekarritako desoreken ondorioz; halaxe gertatu izan da Espainian esaterako, hazkunde ekonomikoa turismoan oinarritu izan delako azken hamarkadetan, sektore horrekiko dependentzia sortuz.

171 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.