Subjektua eta predikatua proposizio ororen bi osagai nagusiak dira. Subjektuak proposizioa zertaz ari den adierazten du; predikatuak, berriz, subjektua dena edo egiten duena adierazten du. Adibidez, "karratuak lau…
Mintzagrama talde batean euskaraz edo beste hizkuntza batean hiztun aktiboak, hiztun pasiboak eta hiztun isolatuak bereizteko tresna estatistiko eta diagrama da. Horretarako, inkesta bat garatzen da taldekideen artean, galdetuz euskaraz nahiz erdaraz egiteko taldeko zein pertsona aukeratuko luketen. Emaitzak jasota, euskaraz nahiz erdaraz taldekide bakoitza mintzakide gisa zenbat aldiz aukeratua izan den zenbatzen da. Hiztun aktiboak euskaraz euskaraz erdaraz baino hautaketa gehiago jaso dutenak dira, hiztun pasiboak erdaraz euskaraz baino gehiago jaso dutenak, eta hiztun isolatuak euskaraz nahiz erdaraz botorik jaso ez dutenak. Taldekide bakoitza zenbat aldiz aukeratua izan den euskaraz eta nor aukeratu duen zehazten duen diagrama ere era daiteke, aukeratua izan den aldi kopuru bereko kideak lerro berean kokatuz. Diagrama hau interpretatuz, talde ahulak, talde irekiak eta talde zatikatuak bereiz daitezke. Halaber, euskaraz eta erdaraz emandako boto proportzioak eta hiztun aktibo eta pasiboen proportzioak kalkula daitezke, eta hartatik euskararen erabilera-indize bat, beste adierazle sintetiko eta konplexuekin batera.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.