Abzisa-ardatza eta ordenatu-ardatza, labur abzisa eta ordenatua ere deituak, kartesiar koordenatuetako ardatzak eta puntu jakin batek ardatz horietan dituen koordenatu zehatzak dira. Abzisa ardatz edo koordenatu horizontala da,…
Aljebra linealean, minor osagarria (*minore osagarria) matrize karratu bateko elementu bat harturik, hari dagozkion zutabea eta errenkada ezabatuta, matrizean geratzen diren elementuek osatzen duten azpimatrizearen determinantea da. $a_{ij}$ elementurako, $M(ij)$ izendatzen da.
Adibidea
Hurrengo matrizea harturik,
kalkula dezagun $a_{11}=2$ elementuaren minor osagarria.
Elementu horren zutabea eta errenkada ezabatzen ditugu, lehen zutabea eta lehen errenkada alegia, eta geratzen den azpimatrizea osatzen dugu:
Azken honen determinantea izango $a_11$ elementuaren minor osagarria:
Minore osagarriak matrize adjuntua eta hortik alderantzizko matrizea kalkulatzeko lehen pausoan kalkulatu behar dira.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, menores complementarios.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.