Politika prefiguratiboa programa politiko bat praktikan aurreratu eta garatu egiten duten praktika politikoen multzoa da. Bereziki, anarkismoan erabilitako kontzeptua da, ziurgabea den iraultza bati itxaron gabe demokrazia zuzena,…
Militarismoa indarraren eta biolentziaren erabilera bultzatu eta armadak eta poliziak sustatu egiten dituen estatuaren ideologia da, segurtasuna aitzakiatzat hartuz baina sakonean botere eta dominazio harremanak sendotzea helburua duena.
Militarismoaren ideologia gizarte eremu guztietan garatzen da: eremu politikoan (faxismoaren ezaugarri nabarmenetakoa da militarismoa, armadaren bitartez gauzatzen den espantsionismoaren mesedetan eta poliziaren bitartez disidentzia oro zapalduz), ekonomikoan (oligarkia ekonomikoaren interesen mesedetan garatzen da militarismoa, armen merkatua enpresa handien esku dagoenez) nahiz kulturalean (militarismoaren eragina nabaria da ekoizpen kulturalean, filmetan kasu, non biolentziaren erabilera goraipatu egiten den, patriarkatua sendotzeko finean, filmetako biolentzia "ona" edo "askatzailea" aurrera daramatenak gizonezkoak izaten direnez).
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.