Herrialde, eskualde geografiko bati buruz, migrazio-saldoa, saldo migraria, migrazio garbia edo migrazio-hazkundea epe batean zehar bertaratutako immigranteen eta joandako emigranteen arteko aldea da. Migrazio-saldoa positiboa dela esaten da, immigranteak emigranteak baino gehiago direnean; emigranteak gehiago direnean, eta ondorioz bertako biztanleria jaisten denean, saldoa negatiboa da.
Beste alde batetik, kanpoko migrazio-saldoa atzerrira joandako eta atzerritik etorritako pertsonen arteko balantzea da; barneko migrazio-saldoa, berriz, herrialde barneko pertsona-mugimenduei buruzkoa da.
Migrazio-saldoa populazioaren hazkunde demografiko osoaren bi osagaietako bat da, berezko hazkundearekin batera. Biak gehituz, berezko hazkundea eta migrazio-saldoa alegia, populazioaren benetako hazkundea kalkulatzen da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, saldo migratorio.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Biztanleriaren hazkunde-tasaBiztanleriaren hazkunde-tasa urte batetik bestera herri, hiri, eskualde edo herrialde bateko biztanleria zenbat igo den adierazten duen portzentajea da. Biztanleriaren benetako hazkundea (t-1) aurreko urteko biztanleriarekin zatituz kalkulatzen…
Hazkunde demografikoaDemografia, hazkunde demografikoa, hazkunde demografiko totala ere deitzen dena, eskualde edo herrialde batean une batetik bestera, aldi batean zehar, gertatzen den biztanleriaren gehikuntza da. Hazkunde demografikoa bi faktoreen…
Migrazio-tasaMigrazio tasa edo, zehatzago, migrazio tasa garbia, herri, hiri eskualde edo herrialde batean urtean izandako izandako immigrazio eta emigrazioen arteko diferentzia da, migrazio-saldoa alegia, mila biztanleko kalkulaturik. Migrazio…