Agian, metropolia kolonialismoaren testuinguruan bilatzen ari zinen.
Hiri-geografian, metropoliak inguruko eremuan eragin handia eta zabala duten hiriak dira. Hain zuzen ere, metropoli baten eraginpean dagoen hiri-lurraldeari metropolialde edo metropoli-eremu deitzen zaio. Hiri handiak dira, aldi berean zentro ekonomiko, finantzario eta kulturalak direnak, eta horregatik inguruko lurraldea eta hiriak osatu eta bultzatu egiten dituztenak. Adibidez, Europan metropoliak dira Madril, Espainiako erdialde osoko zentro ekonomiko eta kulturala dena, eta Londres, eragina duena Britainia Handian eta baita mundu osoan ere, bereziki finantzetan eta kultura munduan.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Konektibitatea (geografia)Agian, konektibitatearen kontzeptu informatikoa bilatzen ari zinen. Geografian eta ekonomian, konektibitatea eskualde bateko puntu geografikoek garraiobideen bitartez loturik egotea da, beraien arteko mugikortasuna garatze aldera. Konektibitatea garatzeko modu…
Hiri-sistemak eta hiri-hierarkiakHiri-sistema eskualde bateko hiriek osatzen duten sarea da, haien arteko harreman geografiko, politiko, sozial eta ekonomikoen bitartez, haiek guztiak lotzen dituzten garraiobide eta beste azpiegiturekin batera. Hiri-sistema batean,…
Hiri-makrozefaliaHiri-makrozefalia (antzinako grezieratik, literalki "buru handia") hiri edo hiriburu batek inguruko lurraldean eta beste hiriekiko duen gehiegizko nagusitasuna da, lurraldeko biztanleria eta indar ekonomiko gehiena bilduz. Euskal Herrian,…