Gauza baten propietatea ezinbestekoa denean gauza hori existitu eta dagokion bezala sailkatu eta izendatzeko, propietate hori esentziala dela esaten da. Propietate hori gauza existitzeko beharrezkoa ez denean, gerta…

Metanarratiba edo metarrelatoa munduaren azalpen totalizatzailea egiten duen marko eta sistema diskurtsibo eta ideologikoa da, den dena bere termino eta interpretazioen arabera azaltzen duena. Literalki, narratiba handia dela esan daiteke, beste mikronarratiba guztiak biltzen dituena. Besteak beste, sistema ideologiko handiak, besteak beste kapitalismoa, liberalismoa, sozialismoa, demokrazia eta progresoa, metanarratibak direla esan daiteke, munduaren eta munduko gertakari guztien interpretazio jakina bideratzen dutelako. Metanarratiba kontzeptua Jean-François Lyotard filosofoak garatu zuen 1970eko hamarkadaren bukaeratik, postmodernitateak metarrelato guztiak indargabetu eta gizartea mundua interpretatzeko erreferentziarik gabe utzi duela adieraziz.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.