Datu bigunak elkarrizketa, testigantza, jarrera-inkesta edo izaera subjektibo nabarmena duen lehen mailako iturrien bidez jasotako datuak eta informazioak dira, eta, beraz, zuzeneko behaketaren bidez bildutako datuen fidagarritasuna ez…
Metadatuak datu, datu multzo, argitalpen edo bestelako informazio-unitateei (webguneak, esaterako) buruzko informazioa da. Mapa batek izenburua, jatorri, eskala eta erabilerari buruzko informazioa azaldu eta liburutegietan liburu edo dokumentu bakoitzak bere fitxa izaten duten bezalaxe, beharrezkotzat jotzen da orokorrean edonolako datu-multzo edo informazio-unitate bat identifikatu edo horri buruz oinarrizko informazioa ematea, edukiaz aparte. Horrela, metadatuek informazio-unitate baten izenburua, horien sortze-data, egilea, eremua, kokapena eta hizkuntza barneratu behar dituzte, besteak beste.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.