Meskita


KategoriakArtea

Meskita (arabierazko masdjid hitzetik, "belaunikatzeko lekua") musulmanen kultu-eraikina da, bereziki otoitz kolektiborako prestatua. Musulmanen biltoki moduan eta predikuak egiteko ere erabiltzen da. Artearen ikuspunturik, arkitektura musulmanaren elementu adierazgarriena da. Meskiten artean, hala ere, bereizten dira meskita txikiak, eta meskita handiak, hiriaren erdigunean kokatzen direnak.

Meskita egitura komuna izaten dute: hormaz inguratuko patio bat (sahn), iturri bat (sabil) eta batzuetan urmael bat erdian dituena; alde batean minarete (minar) izeneko dorre luzea dago, nondik muezinn izeneko pertsonak otoitzerako deiak egiten dituen. Minaretearen goiko muturrean yamur izeneko bola metalikoen zerrenda, normalean hiru bolakoa, egoten da, batzuetan hilbeherako ilargi formako pieza batez azkendua, eta Mahoma, Jesus eta Moises profeten ikur gisa interpretatu edota lurra, zerua eta izpiritua adierazten omen dituztenak. Kupulak ere ohikoak dira estalki gisa. Otoitzerako areto zabal estalia ere badago (haram), zutabe zerrenda erregularrez osatua. Mutu batean, Mekarako norabidean horma itxi bat dago (qiblah), eta horren erdian hutsune bat (mihrab), oso apaindua eta Mahoma profetaren presentzia adierazten duena.  Inguruko espazio hori (maqsura) mugatu egiten da, kalifa edo agintarientzako erreserbatzen den lekua delako, han egoten da minbar edo pulpitua, predikuak egiteko. Madrasa edo eskola erlijioso islamikoak ere meskita barruan egoten dira.

304 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.