Ekonomian, enpresa baten merkatu-boterea edo merkatu-indarra merkatuak berak erabakitako prezioak jartzeko duen ahalmena da. Monopolioa da enpresa bati merkatu-boterea handiena ematen dion merkatu-egitura. Konkurrentzia askean enpresek ez dute…
Merkatuko kontzentrazioak edo merkatu kontzentrazioa merkatu edo sektore ekonomiko batean diharduten enpresen kopurua eta enpresa horiek merkatua beraien artean nola banatzen duten, haien merkatu-kuota alegia, adierazten du. Hala, muturreko egoera bi bereizten dira: merkatu guztiz atomizatua (lehia perfektua, adibidez), non enpresa txiki asko diharduten, merkatu-kuota txikiekin, eta monopolioa, non enpresa bakar batek merkatu osoa hartzen duen. Aniztasun kontzeptu orokorraren aldaera edo aplikazioa besterik ez da: banaketa bat anitza da elementu (enpresa) kopurua oso handia denean, eta horien tamainak berdinak direnean.
Merkatuko kontzentrazioa neurtzeko hainbat indize asmatu dira. Horien artean erabilienetakoa Herfindahl indizea da. CR4 eta CR8 neurriak (4 eta 8 enpresa handienek, hurrenik hurren, hartzen duten merkatu-kuota) ere maiz baliatzen kontzentrazioa neurtzeko.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.