Merkatu-arriskua edo merkatuko arriskua inbertitzaile batek merkatu batean jasan behar duen arrisku global eta sistematikoa da, merkatuko atal, enpresa eta aktibo guztiak erasaten dituena, eta beraz dibertsifikazioaren bitartez saihestu ezin daitekeena. Atzerakada ekonomikoak, interes-tasa aldaketa nabarmenak, krisi politiko eta sozialak eta hondamendiak dira merkatuko arriskuetako batzuk. Merkatu-arriskuak saihesteko modu bakarra desinbertsioa da, kapitala merkatu-arrisku horietatik kanpo dauden aktiboetan inbertituz, babes-aktiboetan alegia, hala nola urrean.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Kontsumo-merkatuak, merkatu industrialak eta merkatu instituzionalakKontsumo-merkatuak produktu eta zerbitzuak familien kontsumorako erosi eta saltzen dituzten horiek dira. Horietan, berehalako kontsumo-merkatuak (elikagaiak, adibidez) zein kontsumo iraunkorreko merkatuak (autoak, garbigailuak) bereizten dira. Merkatu industrialak enpresen…
Merkatu-orientazioaMerkatu-orientazioa edo merkaturako orientazioa marketinaren filosofia enpresa osora zabaltzen duen enpresaren ikuspuntu estrategiko globala da, bezero eta enpresako stakeholder edo interes-talde guztien (bezeroak, banatzaileak, hornitzaileak, bazkideak, ...) beharrak…
Arrisku-kapitalArrisku-kapital edo arrisku-kapital inbertsioa proiektu berritzaileak aurrera eraman nahi dituzten enpresa txiki eta ertainetan egindako inbertsioak dira, gehienetan iraupen laburrekoak, partaidetza txikikoak enpresan eta finantzazio gehigarria jasotzeko laguntza…