Merkatu irekiko eragiketak banku zentral batek ekonomian dagoen diru kopurua (diru-eskaintza, zehatzago) kontrolatu eta beraz diru-politika garatzeko aukeran dituen bitartekoak dira. Eragiketa hauetan, banku zentralak estatuko bonoak erosi eta saldu egiten ditu, izenak dioen bezala merkatu irekian edo bigarren mailako merkatuan, bonoak jaulkitakoan. Banku zentralak bonoak erosten dituenean, dirua ematen die bankuei horien trukean, eta beraz ekonomian dagoen diru kopurua (likidezia, alegia) handitu egiten du, diru politika zabalkorra garatuz horrela, eta merkatuko interes-tasak murriztuz (bonoen prezioa igo egiten direnez, horien errentagarritasuna txikiagotu egiten baita). Aitzitik, bonoak saltzen dituenean, bankuek bono horiek erosi eta banku zentralari dirua eman behar diote, eta beraz ekonomiatik dirua xurgatu edo likidezia murriztu egiten du, diru-politika murrizkorra garatuz eta merkatuko interes-tasak gehituz (bonoak saltzean, haien prezioa jaitsi egiten denez, horien errentagarritasuna handitu egiren baita).
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, operaciones de mercado abierto.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Moneta politika edo diru politikaDiru-politika, moneta-politika edo politika monetarioa ekonomia batean estatuek euren ekonomietan esku hartzeko (ikus, interbentzionismoa) dagoen diru kopurua (diru eskaintza, alegia) kontrolatzeko duen politika ekonomikoa da, bereziki inflazioa kontrolatzeko…
Merkatu potentzialaMerkatu potentziala etorkizun batean, eta zehatzago epemuga batzuen barruan, produktu edo zerbitzu berri bat eskuratuko luketen kontsumitzaileen kopurua edo portzentajea da. Merkatu potentzialaren azterketa ezinbestekoa enpresa batek merkaturatu…
Banku zentralaBanku zentrala herrialde bateko finantza-sistema gobernatu, zuzendu eta kontrolatu egiten duen estatu-erakundea, moneta-politika garatu, dirua jaulki eta diru-erreserbak gorde egiten dituena. Banku izena izan arren, banku zentralak normalean…