Merkatu bakarra edo merkatu komuna herrialde batzuen artean salgai, zerbitzu, kapital eta langileen mugimendu eta merkataritza askea ahalbidetzen duen eremu ekonomikoa da, arantzelak eta muga fisikoetako kontrolak eta beste herrialdeekiko transakzioak arautzen dituzten erregulazioak ezabatuz. Integrazio ekonomikoaren moduetako bat da. Merkatu bakarraren adibide gertuena Europar Batasuna, haren baitan salgaien, kapitalen eta langileen zirkulazio askea delarik.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, mercado único.
Loturiko artikuluak
- 
Merkatu-nitxoak (merkatu-hobiak)- Merkatu-nitxoa edo merkatu-hobia merkatu segmentu batean kontsumitzaile dagoen talde txikia da, oso behar bereziak dituena, maiz modu egokian asetu gabeak, eta beraz negozio-aukera izan daitekeena, bereziki diferentziazio-estrategia garatuz.… 
 
- 
Merkatu Eraginkorren Hipotesia- Ekonomian, Merkatu Eraginkorren Hipotesiaren arabera, merkatu eragileek merkatuari buruzko informazio osoa jakinda jokatzen dute, eta horrela prezioek une batean eskuragarri dagoen informazio guztia islatzen dute. Besteak beste, hipotesi… 
 
- 
Merkatu potentziala- Merkatu potentziala etorkizun batean, eta zehatzago epemuga batzuen barruan, produktu edo zerbitzu berri bat eskuratuko luketen kontsumitzaileen kopurua edo portzentajea da. Merkatu potentzialaren azterketa ezinbestekoa enpresa batek merkaturatu…