Mehatxua, Garbiñe Ubeda: laburpena


KategoriakLiburuak

Mehatxua Garbiñe Ubeda idazleak (1967-  ) 2019an plazaraturiko eleberria da, Lekukoa trilogiako bigarren eleberria, Sasieskola eleberriaren jarraipena dena.

Laburpena

(Aurreko liburukiaren laburpen azkarra)

Larraitz 16 urteko neska gaztea da. Bere mutil lagun Martinekin batera, guardia zibilak kontrol batean egindako hilketa baten lekukoa da. Hildakoa etakide bat da, bere irakasle Kilopondioaren anaia. Martinek Larraitz utzi egiten du, arrazoi argirik gabe. Azkenean, Larraitzek kontatu egiten dio irakasleari. Irakaslea lurjota geratzen da. Elkarrekin bisitatzen dute hilketa-lekua, bala-zorroak jaso egiten dituzte, gertakarien xehetasunak bildu, bereziki hilketa baino lehen guardiekin hitz egin zuen ile luzeko motorzalearen irudia du gogoan. Denbora pasa eta euren ikerketak irteerarik ez duela dirudi. Larraitz etsirik dago, eta azkenean irakasleak Mediterraneoko kostaldeko hotel batean lan egiteko proposamena egiten dio, eta bere amarekin hitz egingo duela.

I kapitulua

Amak Mediterraneoko hoteleko plana baztertu egiten du, irakasleak proposatu eta berehala, ez da fidatzen, irakasleak xehetasun guztiak eman arren. Ez du begi onez ikustem irakaslea Larraitzekin ibiltzea. Sexismo puntu bat ere badago horretan, anaia balitz ez luke oztoporik jarriko, baina bera neska izanda ... Eta orduan amak plan alternatiboa prestatzen dio. Nizako senar-emazte lagun batzuengana joango da uda garaian, han duten ostatu batean lan egiteko. Larraitzi misteirotsua iruditzen zaio aukera hori, zeintzuk dira senar-emazte horiek? zein harreman dute amarekin? Ezin du eraman amaren izaera kontrolatzailea, beti errietan. Larraitz ama gorrotatzera heltzen da, pertsona makurra eta gaiztoa dela ikusten du argi eta garbi, Amari egia osoa kontatzea, istorio osoa, bururatzen zaio, baina berehala baztertzen du ideia hori. Errietan hasiko litzateke. Garbi du Larraitzek: ezin da amarekin bizi.

II kapitulua

Ekainaren 20a. Larraitz amaren lagunak diren senar-emazte horien etxera heltzen da. Andreak lehor eta hoztasunez hartzen du, adeitasun keinurik eta ongi etorriko hitzik gabe. Emakume ihar eta gogorra da, irribarrerik nekez egiten duena. Mari Milagros du izena. Larraitzen anaiaren bataioan izan zela dio. Bere gela erakusten dio: ziztrina da, alkanfor kiratsa dago. Sukaldera itzuli eta andrearen senarra ezagutzen du, Nemesio, nazkagarri samarra. Ea autostopean etorri den, mespretxuz. Ezetz, Larraitz, herriko abesbatza batekin batera etorri dela, autobusez, haien bidaia aprobetxatuz. Senarrak amonarengana eramateko esaten dio emazteari. Ze amona? bere artean Larraitz. Xixili du izena, oso zaharra da, eta buruko gaitza du. Amatxi deitu beharko dio aurrerantzean, eta hura zaindu. Hori izango da bere lana. Agureak kuriositatez eta pozik hartzen du Larraitz, baina Larraitz asaldatuta dago guztiz. Mari Milagrosek azaltzen dio bere ama izan zela lan gogorrenak emateko eskatu ziona. Mari Milagrosek agurea nola zaindu azaltzen dion bitartean, berari handik lehenbailehen ihes egiteko planak pilatzen zaizkio buruan. Amarekin gogoratzenb da, eta gorrotoaren ordez, barkamena eskatzeko sentimendua datorkio, erru sentimendua, amari etxera itzultzeko erregutuz edo. Mari Milagrosek deitzen dio amari, Larraitz etorri dela esateko, baino amak ez du berarekin hitz egin nahi. Bitartean, agureak Larraitzi Petroa deitu, eta lasai egiteko esaten dio, laster zirkura joango direla ziurtatuz, bere munduan barneratuta.

III. kapitulua

LANEAN (24 ORRIALDE 87TIK EGINAK)

558 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.