Bilbotik oso gertu, Arnotegi eta Pagasarri mendiak banatzen dituen harana eta harana zeharkatzen duen erreka. Hirigunetik gertu izan arren, inguruetan geratzen den naturgune ukitugabe bakanetakoa da.
Mateo Txistu euskal mitologiaren pertsonaia da. Kondairaren arabera, erbi bat ikusi eta hura harrapatu nahian, meza utzi, txakurrak hartu eta erbiaren atzetik abiatu zen apaiz ehiztaria da Mateo Txistu. Horregatik, bertsio desberdinen arabera airetik edo lurretik, beti herratu edo galduta ibiltzera zigortua izan zen. Eta hala, antzina haize bortitzaren txistua eta ulua entzuten zirenean, "Mateo Txistu txakurrekin hortik dabilela" esaten zen. Herriaren arabera, izen desberdinak hartzebn ditu: Mateo Txistu, Amezketan eta Ataunen, Juanito Txistularia, Zerainen, Pristi Juan, Usurbilen, eta Salomon apaiza, Oiartzunen.
Mateo Txistu Europa osoan zabaldua, bereziki ipar aldean, dagoen "Wild hunt" edo ehiztari herratuaren bertsio bat besterik ez da.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.