Sexu harremana edo harreman sexuala bi pertsona edo gehiagoren artean gertatzen den sexu jarduera da, borondatezkoa, gorputzaren kontaktu estuarekin eta helburu gisa plazera (nahiz eta ez den…
Masturbazioa norberaren edo beste baten genitalak (harekiko adostasunez) ukitzea da, kitzikatu eta sexu plazera izate aldera. Historian zehar erlijioak gaitzetsia eta XVIII. mendetik XX. mendera arte buruko eta bestelako osasun arazo larriak ekar zitzakeen gaitz moduan hartua, egun sexu osasunerako jarduera egokitzat hartzen da, norberaren gorputza eta sexu erantzuna hobeto ezagutze aldera, eta maiz sexu terapiatzat ere hartzen da, banaka zein bikotearen barruan.
Masturbazioaren praktika nahiko ohikoa da gizon eta emakume gehienen artean, ikerketa gehienek baieztatzen dutenez, sexuaren eta adinaren arabera ezberdintasun nabariak dauden arren. Gazteak sarri masturbatzen dira, baina adina aurrera joan ahala, bereziki helduarotik aurrera, gutxitzen doan praktika bat da. Gizonak emakumeak baino maizago masturbatzen dira, eta arrazoi anatomiko zein sozialak (gizonek askatasun handiagoa dute sexu kontuetan) aipatu dira genero ezberdintasun hori azaltzeko.1
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.