Marketinaren orientazioak


KategoriakEnpresa

Marketinaren orientazioak edo marketin-orientabideak enpresak marketin prozesua garatu eta beraz bezeroaren beharrak asetze aldera enpresak ezartzen dituen oinarrizko ikuspuntu eta printzipio multzo desberdinak dira. Historikoki enpresaren marketin arloa gidatu duten orientazioak hauek izan dira, ordena kronologikoan:

  • ekoizpen-orientazioa, produktu merkeak eskaintzeko enpresa ekoizpen-prozesua efizientziaz garatu eta kostuak murrizten zentratzen denean, kontsumo-merkatuen bilakaeraren hasieran nagusitu zena;
  • produktu-orientazioa, enpresaren estrategia orokorra denean kalitatezko produktuak eskaintzea;
  • salmenta-orientazioa, enpresaren helburu nagusia denean salmentak gehitzea, ekoizpen-masa garatu, kostuak eta prezioak gutxitu, merkatu-kuota handiagoa lortze aldera, masa-kontsumoaren garaian nagusitu zena, 1960ko hamarkadatik;
  • merkatu-orientazioa edo marketin-orientazioa, merkatua eta orokorrean bezeroaren beharrak betetzea denean xedea, horretarako merkatu-ikerketak egin eta gero.
189 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.