Informatikan, sarbide zuzena edo sarbide azkarra beste direktorio edo karpeta batean dauden fitxategietara edo interneteko web orrialde batera berehala heltzea ahalbidetzen duen ikonoa da, une oro pantailako mahaigainean…
Informatikan, markaketa-lengoaia testu edo dokumentu eektroniko bateko beste edukiei formatua emateko erabili ahal diren marken multzoa da, hala nola testua tipografia, tamaina, kolore eta egitura jakin batekin (zerrenda gisa, adibidez) azalaratzen dutenak. Orokorrean, testuaren aurretik eta ondoren marka edo etiketa jakin bat jarriz garatzen da lengoaia; adibidez hitza (etzanean) idazteko, <i>hitza</i> idatzi behar da markaketa lengoaian. ohiko WYSIWYG edo what you see is what you get testu prozesadoreetan, Worden esaterako, markaketa lengoaia ezkutuan azaltzen zaio erabiltzaileari, eta honek menutik hartzen du zuzenean une bakoitzean bilatzen duen formato aukera.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, markup language; gaztelaniaz, lenguaje de marcado.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.